7600 lokomotora (eu)

    Sorapediatik
    Sorapedia (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: thumb | 600px | right | 7301 lokomotora egin berritan (1931) ==Lokomotoren premia== Espainiako gerra bukatu eta...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:41, 2 otsaila 2019
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    7301 lokomotora egin berritan (1931)

    Lokomotoren premia

    Espainiako gerra bukatu eta gero, eta batez ere bigarren mundu gerra ostean, Espainia isolatuta geratu zen: lehengai eskasia alde batetik, eta bestetik makinak eta ekipo-ondasunak inportarzeko zailtasunak. Horregatik RENFEk, 1941 urtean sortua, lokomotora berriak egiterakoan gerra aurreko teknologia erabiltzen hasi zen edota, kasu onenean, mekanika aldea bertan eginez eta alde elektrikoa atzerrian erosita.

    1o40 hamarkada bukaeran arzerriko teknologia eskuratzeko aukerak agertu zirenean, batzorde teknikoak eratu ziren Europako eta Estatu Batuetako lokomotora elektrikoak aztertzeko, Berreraikuntzarako Plan Orokorrarako[1] egokienak aukeratzeko.


    7600 Alsthom lokomotorak

    1950ko urtarrilak 12an RENFEk eta Frantziako Alsthom[2] enpresak kontratua sinatu zuten, RENFEk 60 lokomotora Espainian eraikitzeko Alsthom-en teknologia erabiliz.

    RENFEk hainbat enpresa azpikontratatu zituen lan honetarako: MACOSA (Material y Construcciones, S.A.), CAF (Compañía Auxiliar de Ferrocarriles), Babcock & Wilcox”, Maquinista Terrestre y Marítima, Compañía de Construcción y Reparación de Buques - Euskalduna, General Eléctrica, CENEMESA, SAPA, EISA (Experiencias Industriales, S.A.) y SICE (Sociedad Ibérica de Construcciones Eléctricas).

    1951 urteko bukaeran RENFEk eta aipatutako enpresek komenio bat eta hamabi kontratu sinatu zituzten, 60 lokomotorak ekoizteko.


    SAPAren kontratua

    1951ko azaroak 29an 8. kontratua sinatu zen, aparellaje elektrikoa hornitzeko (pantografoak, erresistentziak...).

    Hiru izan ziren sinatzaileak: José María García Lomas y Cossío (RENFEren zuzendari orokorra), Adolfo de Abreu y Guardiola (SAPAren apoderado orokorra) eta José Centaño de la Paz (Aranjuezeko EISAren zuzendari jerentea).


    Lokomotoren ekoizpena

    Hurrengo urteetan 60 lokomotorak egin ziren eta RENFEri eman: bat 1956 urtean, 19 1957an, 24 1958an, 21 1959an eta azken lauak 1960 urtean.

    1960ko maiatzean RENFEk beste 27 lokomotora egiteko eskaera egin zuen, 1961 eta 1062 urteetan bukatu zirenak.

    Ostera, beste 16 egin ziren 1964 urtean, eta 13 gehiago 1965ean.


    Erreferentziak

    1. RENFE. Plan General de Reconstrucción (1949).
    2. Société Genérale de Constructions Electriques et Mécaniques - Alsthom.