Naval-SOMUA ibilgailu industrialak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:09, 30 urtarrila 2019
    Naval-SOMUA zabor kamioia. Martxa moduan.
    Kabina erosoa zuten, hiru langileentzat (gidaria eta bi laguntzaile). Bolkete estandarrak, berriz, 9 metro kubo zituen, baina eskaeraren arabera egokitu zitekeen. Goitik hermetikoki itxita zegoen, eta hustuketa automatikoa zuen, gidariak kabinatik agindua.

    Naval-SOMUA ibilgailu industrialak

    Aurreneko esperientzia automozioan Thornycroft lurrin-kamioia izan zen, baina zenbait urte geroxeago, The Placencia de las Armas Company Limited-ek berriz parte hartu zuen arlo horretan.

    20. hamarkadaren bukaeran lan karga jaisten ari zenez, SECN[1] enpresak 1929ko martxoaren 17an kontratu bat sinatu zuen Frantziako SOMUA[2] enpresarekin, beraien ibilgailu industrialak Espainiako lantegietan ekoizteko, Naval-SOMUA izenarekin.

    Eta hilabete batzuk geroago, urriak 7an hain zuzen, Espainiako Motorraren eta Automobilaren Batzorde Ofizialak[3] SECN sartu zuen automobil-eraikitzaile nazionalen zerrendan; beraz, baimen guztiak lortu zuen[4].


    Katalogoa

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Soraluzeko lantegiaren parte-hartzea

    1930 urtean Astilleros del Nervión enpresak, sei urte lehenago SECNek erosita, 1924 ekoizpenari ekin zion, SECNren Reinosako lantegia eta Soraluzeko Compañía Anónima de Placencia de las Armas-en laguntzaz. Azken finean, denak Vickers-Armstrongen filialak ziren.

    Soraluzen 4 eta 6 zilindrotako motorrak, diferentzialak eta abiadura-kajak egin ziren.

    Motorrak gasolinazkoak ziren, eta bi modelo zeuden, 4 zilindrotakoa (22 HP/ zaldi fiskal) eta 6 zilindrotakoak (35 HP/ zaldi fiskalak). Bezeroak nahi izanez gero, ibilgailuetan diesel motorra ere ezarri zitekeen.

    1932ko martxoan Fabrika zaharra prestatu zuten motorren saiakerak egiteko.

    1935 urtean SAPA sortu zenean, SCENrekin zegoen kontratua mantendu zuten, eta ibilgailu industrialen motorrak egiten jarraitu zuten.

    1941 urtean, berriz, SECNek eta SAPAk amaiera eman zioten kontratuari.


    Lehen urtetako ekoizpena

    Lehen urtean (1930) ibilgailu hauek saldu eta eman ziren[5]:

    • Zama-kamioi bat, J.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), Minas de Rodalquilar-entzat.
    • Zama-kamioi bat, J.A.B. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), Cerámica de Villaverde-rentzat.
    • 12 autobus, J.Z.A. xasis motakoak (sei zilindrotakoa), Bartzelonako Roca-rentzat.
    • 3 autobus, J.Z.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa), Cordoba, SECEM[6] enpresa eta CENEMESA[7] lotzen dituen autobus-enpresarentzat.

    Hurrengo urtean (1931) ibilgailu hauek saldu eta eman ziren[8]:

    • Sei kamioi-bolkete, J.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa).
    • Sei kamioi-tanke, J.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa), Albaceteko Herri-lanen Buruzagitzarentzat.
    • Kartola eraisgarridun hiru kamioi, J.A. xasis motakoak (lau zilindrotakoa).
    • Zortzi autobus, J.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), SATArentzat[9].
    • 19 jarlekutako autokar americano bat, J.Z.S.A. xasis motakoa (sei zilindrotakoa), SATArentzat.
    • Hiru autokar misto (lehena eta bigarren mailako jarlekuekin), J.Z.S.A. xasis motakoa (sei zilindrotakoa), SATArentzat.
    • Zazpi autokar misto (lehena eta bigarren mailako jarlekuekin), J.Z.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), SATArentzat.
    • Hiru autokar misto (lehena eta bigarren mailako jarlekuekin, eta furgoiaz), J.Z.A. xasis motakoa (lau zilindrotakoa), SATArentzat.

    Gerra garaian, 1937ko abuztuan, SAPA-k bi kamioi erosi zituen garraio lanerako. Ekoizten ziren bi modelokoak ziren, 4 eta 6 zilindrotakoak, eta matrikulak SS-10258 eta SS-10259 izan zituzten.


    Erreferentziak

    1. SECN. Sociedad Española de Construcción Naval.
    2. SOMUA. Société d'Outillage Mécanique et d'Usinage d'Artillerie.
    3. Comisión Oficial del Motor y del Automóvil.
    4. El Dique de Puerto Real museoaren artxibategia. SECNren Administrazio Kontseiluaren 12. akta-liburua. 1929/10/29ko akta, 1.122 zenbakiduna.
    5. Resumen de Obras - Sociedad Española de Construcción Naval (SECN 1930)
    6. Sociedad Española de Construcciones Electromecánicas.
    7. Constructora Nacional de Maquinaria Eléctrica
    8. Resumen de Obras - Sociedad Española de Construcción Naval (SECN 1931)
    9. Sociedad Anónima de Transportes Automóviles, edo Transportes de Córdoba. SECNren filiala zen.