Erlei erreka (eu)

    Sorapediatik
    Erlei / Erlaegi
    Nagusia Deba ibaia
    Luzeera 1.080 m
    Aldapa % 26koa (390 m > 105 m)
    Eskumako adarrak Untzeta
    Ezkerreko adarrak Ez dauka
    Bailara Irure


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Kontuak

    Erlei errekak (Herlaegi garai hartan) Soraluze hiribilduaren sorreran protagonisten bat izan zen. Izatez, 1343 hiri gutunean Alfonso XI erregeak zera agindu zuen, Soraluzeko eta Herlaibiako biztanleek bat egitea, Placencia de Soraluze hiribildua sortzeko[1][2]... Testuek erakusten dutpenez, garai hartan Herlaibiako biztanleak sakabanatuago zeuden (Herlaibiako eremua - Campo de Herlaibia) Soraluzekoak baino.

    Herlaibia, izenak berak dioenez, (H)erlaegiko ibia da; hau da, Bergarako bideak Erlai erreka zeharkatzen zuen ingurua (gaur egun Atxuri eta Errekalde kaleak biltzen diren puntuan hain zuzen).

    XIX mende bukaeran Erleiko zentrala sortu zuten, errekaren ondoan. Herriko sahiesbidea egiterakoan bota egin zuten.

    Erreferentziak

    1. Diccionario de Guvantes. Angel Casimiro de Guvantes (1802)
    2. Diccionario de Gorosabel. Pablo Gorosabel (1862)