Pinguinoak 433 (eu)
433 seriea
Tren hauek Espainiako trenbide zabaketako lehen automotoreak izan ziren[1].
Trena bi kotxek osatzen zuten, bata traktorea eta atoan bestea (baina kabinaduna). Hasiera hasieratik ezizena jarri zieten: pinguinoak.
Ez zuten denak batera eraiki, hiru alditan baizik. Lehen azpiseriea gerra aurrean eraiki zuten, 1934-1935 urteetan, Norte enpresarentzat. Bigarrena RENFEk eskatu zuen Madril-Avila-Segovia lerroa elektrifikatu zutenerako, eta 1943-1945 urteetan jarri zuten martxan. Eta hirugarrena 12 urte geroago.
Hirugarren azpiseriea[2]
Hirugarren azpiseriea Miranda de Ebro-Bilbao lerroa elektrifikatu zenean egin zuten (1956-1957).
SECN[3] enpresak 15 unitate eraiki zituen, denak 1.500 voltiotakoak. CAFek kutxak eta bogieak egin zituen, CENEMESAk motoreak eta neurri-aparatoak, SAPAk, EISAk eta ADASAk kontrol eta balazta sistemak eta Navalek azken muntaia.
1956 urtean 11 unitate bukatu zituzten eta 1957an gainontzeko lauak.
Azken unitateak 1991 arte erabili ziren Bizkaian, Bilbao-Portugalete-Triano trenbidean hain zuzen.
SAPAren ekarpena
Gorago aipatu den moduan, SAPAk kontrol sistemak eta balazta sistemak eraikitzen hartu zuen parte.
Erreferentziak
- RENFE: 301/338-339/378-379/393 "Pingüinos". Miquel Palou (M.A.F., Barcelona 1997).
- ↑ Trenbide metrikoan Ferrocarriles Vascongadosek 1927 urtean eskatu zituen Ganz automotoreak
- ↑ SAPA Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985). Vìctor Placencia Mendia (Andoaingo Udala 2012)
- ↑ Sociedad Española de Construcción Naval.