Ganz automotoreak (eu)

    Sorapediatik
    MCD 7-9 Ganz automotorea Maltzagako geltokian (Christian Schnabel)

    Ganz automotoreak

    Gerra osteko egokitzapenak

    1941 urtean, Ferrocarriles Vascongados konpañiak Ganz automotoreen potentzia handitzea erabaki zuen[1], trakzio motoreak ordezkatuz.

    Reinosako CENEMESAk[2] Westinghouse patenteak erabiltzen ari zen, eta urte hartako uztailean 18 motor berri eskatu zizkion. Motoreak 160 HP-koak ziren, 1.500 v-tan lan egitekoak.

    Ganz automotoreen ardatzek, 140 mm.-takoak, ez zuten balio motore berri hauek montatzeko. Beraz, Beasaingo CAFek 152 mm.-tako ardatz berriak egin zituen.

    Honetaz gain, motorren eta ardatzen arteko trasmisioa berria egin behar izan zen.


    SAPAren ekarpena

    SECN eta CENEMESA ingurutakoa izanik, SAPAri (Sociedad Anónima de Placencia de las Armas) egokitu zitzaion trasmisio berriaren ekoizpena.

    Engranaje multzoak, 64/19 erlaziokoak, Soraluzeko lantegiak egin zituen.


    (sartu hemen Ganz automotore baten argazkia)

    Gaur egun

    Azpeitiako Euskal Trenbideren Museoan bi Ganz automotore gordetzen dira, motza eta luzea. Hainbat ospakizunetan erabili izan dira (Bilboko metroaren inaugueazioa, Durangoko edomEibarko urreurrenak...)

    Biak erabiltzen dute Soraluzen SAPAk egindako trasmisioa.


    Erreferentziak

    1. Trenbidea Bilbotik Donostiara - Trenbidearen 125 urte Durangon (I liburua, 369 orrialdea). Juanjo Olaizola Elordi (Eusko Tren).
    2. CENEMESA-Constructora Nacional de Maquinaria Eléctrica, SECN-Sociedad Española de Construcción Naval enpresaren lotuta.