Garai bateko irudiak (eu)
Garai bateko irudiak | |
---|---|
Egilea | Juan Zabaleta Soraluzeko parrokia |
Hizkuntza | Euskaraz & gaztelaniaz |
Urtea | 1992 |
Argitaletxea | Soraluzeko Udala |
Hiria | Soraluze |
Izenburu osoa
Garai bateko irudiak (1953-1973)
Bideoa
Ikusteko gainean sakatu
(Nikolas Murillok digitalizatua) Garai bateko irudiak (1953-1973)
Jatorria
1992 urtean Soraluzeko Udalak argitaratutako bideoa da, VHS formatuan.
1950 urte inguruan Juan Zabaletak[1] Super 8 zine-kamara erosi zuen, inguruko gertakizunak grabatzeko, famikiakoak batez ere.
Hala ere, herriko gertakizun eta ospakizun asko eta asko grabatu zituen. Zati hauen aukera jasotzen du bideoak.
Gainera, Soraluzeko parrokiak grabatutako irudiekin osatzen da bideoa.
Bideoa zertan den
Bideoa 7 ataletan antolatuta dago:
- Erlijio gaiak
- Txangoak
- Jaiak eta kirolak
- Hiriaren ikusmira
- Danborradak
- Sokamuturra
- Gizartea
Iraupena: 53 m 56 s.
Etorkizuna
2018ko udazkenean Maria Jesus Zabaletak -Juanitoren alabak- Soraluzeko Udalari jakinarazi zion aitaren grabazio gehiago zituela eta bere nahia zela Udalari ematea, honek herritarren eskura jartzeko.
Super 8-ko pelikula guztiak Euskadiko Filmotekara eroan zituzten eta dagoeneko digitalizatuta daude.
Kopia bat filmotekan geldituko da eta bestea jabeak (Zabaleta familiak) jasoko du. Orduan familiak Udalari pasako dizkio Soraluzeri dagozkion zatiak.
Udalaren asmoa irudi berriak DVD batean argitaratzea da, eta interneten zintzilikatzea, herritarrek ikusi ahal izateko.
Erreferentziak
- ↑ Juanito botikarixua.