SAPA 1935-1985 (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:59, 31 abendua 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985)
    SAPA 1935-1985. Azala.jpg
    Egilea Victor Placencia Mendia
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2012
    Argitaletxea Andoaingo Udala (Leyçaur)
    Hiria Andoain


    Izenburu osoa

    Sociedad Anónima de Placencia de las Armas. SAPA. Trayectoria histórica de una empresa (1935-1985)

    Sociedad Anónima de Placencia de las Armas. SAPA. Enpresa baten ibilbide historikoa (1935-1985)


    Liburua zertan den

    Liburuak SAPA enpresaren ibilbide historikoaren aurreko hiru sasoiak laburbiltzen ditu:

    • Sortu zeneko garaia (1935-1939)
    • Banco Mercantil e Industrialaren garaia (1939-1977)
    • Banco Hispano Americanoren garaia (1977-1985).

    Gero, beste enpresekin izandako harremanak jasotzen ditu: Sociedad Española de Construcciones Navales S.A., Experiencias Industriales S.A. (EISA), Construcciones Aeronáuticas S.A. (CASA) eta Constructora Nacional de Maquinaria Eléctrica S.A. (CENEMESA).

    Ostean, Andoainen eraiki zuen lantegiaren berri ematen du: historia, atalen azalpenak. Eta SAPAren ekoizpena ere aztertzen du.

    Langileei buruzko atalek hainbat alde azaltzen dute: egoera, soldatak, egutegiak, harremanak... enpresak emandako zerbitzuak eta etxe-bizitzak ahaztu gabe.

    Bukatzeko, Santa Barbara patroia, izandako uholdeak, Francoren bisita...


    Soraluzeri buruzkoak

    SAPAren gorabeherak Soraluzeri dagozkio, bertako enpresa zelako.

    Azalpen gehienak, berriz, Andoaini buruzkoak dira. Soraluze, aipatzen denean, laguntzaile gisa agertzen da beti: Soraluzetik ekarri zuten... Soraluzen ere, Andoainen moduan...


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.