Irukurutzeta trikuharria. Indusketak (eu)

    Sorapediatik
    Elurretan. 360 gradotako ikuspegia (Jose)

    1921ko kanpaina (indusketa historikoa)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten. Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan, Irukurutzeta trikuharriari buruz honako hau idatzi zuten:

    Uztailak 2an Irukûtzeta trikuharrira igo ginen; nahiz eta Elosutik gertuena ez izan, lehenbailehen arakatzea merezi zuen, mendian ageri ageriko tokian kokaturik eta baserritarrek ezagutuena izanik oso litekeena zen altxor bilatzaileren batek aurrea hartu eta monumentua lehen baino nahasiagoa lagatzea.
    Kokapena
    Trikuharriak estazio dolmenikoaren tontor altuenena dago. Urrats batzutara eta pixkat altuago burnizko gurutze hirukoitza dago, mendiari izena eman diona, eta Bergara, Azkoitia eta Elgoibarren mugarria dena. Tontor honetatik Elgoibat, Azpeitia, Loiola eta Azkoitia dauden bailarak ikusten dira eta, Elgea mendilerroa eta Urko tontorrak baino harutzago, Durangoko bailara agertzen da.
    Trikuharriaren ondoan lautada dago, eta bertan sakonune txiki bat; bertan ur-putzua egiten da, eta urak urte ia urte osoan irauten du.
    (hemen Irukurutzetako erromeriaren historia tartekatzen dute)
    Tamaina eta egitura
    Kanpotik monumentua ofita harri-koxkorrez egindako harri-piloa da (1. argazkia), 20 metrotako diametroa duena, eta altuera bi metro pasatzokoa. Tumulu honen erdian zuloa dago, aurreko miaketen lekuko, eta bertatik erdi apurtutako harlosa agertzen da, ofitazkoa hau ere (2. argazkia), 25 zentimetroko lodiera du, eta gainontzeko neurriak lehen irudian agertzen dira. Itxura denez harlosa hau trikuharriaren aldameneko bat izan da. Barnealdean pintura beltzez egindako idazkun baten hondakinak daude; Orueta doktoreak jakin ahal zuenez, Sepultura hallada en 1878 jartzen omen zuen (1878 urtean topatutako hilobia), eta gordetzen diren letrekin bat dator.
    Indusketa
    Hego-hegomendebaldetik argazkia hartu eta gero, indusketari ekin genion ekialdetik hasita, bi metrotako zabaleran lubakia zabalduz. Lurra eta gainazaleko harriekin batera berunezko bost bala borobil eta brontzezko txanpon frantsesa agertu ziren. Gainera, suharria, suharrizko aizto pusketa, beste suharri zati bat eta hezur pusketa txikia.
    1878 urtean trikuharria arakatu zutenek gu baino suerte hobea izan zuten, idazkunean hilobia jartzeko zer edo zer topatuko zuten izen hori justifikatzeko; segururena ez ziren konturatu trikuharria zela, Gipuzkoan ez zaigu geratu monumentu mota honetako garai hartako berririk.
    Indusketa eta lur galbahetzea bukatuta, tumuluaren erdian gordetzen den harlosa bakarrari argazkia egin genion (2. argazkia) eta joan ginen.


    Keixetako Egiya (hegoaldea) trikuharria. Berreraikin birtuala

    2018 kanpaina (azterketa modernoak)

    Erreferentziak