Plazentziatarrak esaten dotse (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Plazentziatarrak esaten dotse
    Egilea/k Herrikoia
    Hizkuntza Euskaraz
    Iturria Imanol López
    Partitura sakatu hemen
    Entzuteko sakatu hemen


    Letra

    Plazentziatarrak esaten dotse
    errekiari ibaixa;
    hartuko leukie emon ezkero
    bost pezetako zurixa[1]

    Osintxuko Mugarri baserriko Paula Alberdiren[2] bertsioa, ahotsak.eus orrian jasotakoa[3]:

    Plaentxiatarrak esaten dotse
    errekiari ibaixa
    hartuko leuke boltsillorako
    bost pezetako zurixa.

    Eta Juan San Martinen Eztenkadak liburuan elkarrizketa hau etortzen da:

    (eibartarrak) Plaentxitarrek esaten dotse errekiari ibaia,
    (soraluzetarrak) Eibarrek pozik hartuko leuke Plazentziko errekia.


    Azalpenak

    Sekulan ez da sartu izandu, donostiarrik zeruan... abesti ezagunaren egokitzapena, umorezko tonuan eginda. Eskualdean (Eibar, Bergara...) oso ezaguna izan da.

    Jatorrizko abestia ere (Sekulan ez da...) Soraluzen abestu izan da, letra egokituta; hau da, donostiarrak eta Donostia beharrean plazentziarrak eta Plazentzia abestuz.


    Erreferentziak

    1. Zurixa = zilarrezko durua (bost pezeta).
    2. Osintxuko Paulita. Bere ukendu eta pomadak oso ezagunak izan ziren inguruan.
    3. "Plaentxiatarrak" antzinako kanta, Paula Alberdik abestuta. Ahotsak.eus