Plaza Barriko iturria (eu)
Kokapena
Iturri hau Soraluzeko kasko historikoan dago, Plaza Barrian hain zuzen.
Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Aurrekariak
Soraluzeri buruz idatzi dutenek behin baino gehiagotan esan dute baserrietako iturrien ura oso ona zela, baina kalekoena gutxi eta kalitate eskasekoa. 1826-1829 urteetan Madrilen argitaratutako Diccionario geográfico-estadístico de España y Portugal liburuak, Sebastian de Miñanok eginda, esaten du:
- Ur edangarri gozo oparoak ditu, ez herri kaskoan, baina bai baserrietan, bakoitzak bere iturria duela.
Hori zela eta, 1830-31 urteetan Plaza Barria egin zuten, eta bertan iturri ederra jarri. Ura Ipiñarrietatik ekarri zuten, horretarako kilometro t'erdiko ur ekarria eginez.
Diruaren zati handi bat Ambrosio María de Aldasoro indianoak jarri zuen. Baita garai hartan egin ziren udal frontoia eta labadero handiarentzat ere.
Udal artxibategietan ez da geratzen plaza, iturria eta ur ekarriaren proiektuaren aztarnik. Hala ere, Baionan argitaratutako txosten txukuna gordetzen da, artikuluan osorik kopiatzen dela.
Eraiketa
Azalpena
Erreferentziak
- Una fuente, una plaza. Ramiro Larrañaga eta Javier Elorza (Soraluzeko jaiak 1981)
- La fuente Principal fue construida entre 1830 y 1831. José Berrueta (Soraluzeko jaiak 1984)