Placencia 75/13 kañoia (eu)
Placencia 75/13 kañoia | |
---|---|
Mota | Arma (produktua) |
Kokapena | Asteasu, Iruñea, Tolego, Zaragoza... |
Kañoi honen izen ofiziala Cáñón rápido de infantería Placencia 75/13.
Ezaugarriak
Pisua baterian | |
Kañoia (kalibrea) | 75 mm. |
Tutu luzeera | 13 kalibre |
Sektore horizontala | |
Hasierako abiada |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1.945 urtean diseinatu zuten kainoi hau eta bere jaurtigaiak, infanteriarako. Kainoi azkarra zen. Gainera, garraioa errazteko (mandoekin, esateko), 8 multzotan desmuntagarria zen.
Orduan probak Donostiako Ulia mendian egiten ziren. 1.949 urtean, esateko, kainoia erabiltzen SAPAko Andoaingo lantegi burua agertzen da, Victor Placencia soraluzetarra hain zuen. Lekuko gisa hiru lagun agertzen dira: SAPAko zuzendaria zen Alejandro de Calonje y Motta, Luis de Calonje y Francés eta Justo Espín.
Kainoi hau SAPAko best sellera izan zen, duda barik, hurrengo urteetan asko eta asko egin zituzten eta.
Ramiro Larrañaga Arma Museoan
Egindako kainoi gehienak suntsitu dira, baina oraindik bakar batzuk gordetzen dira, Asteasu, Iruñea, Tolego eta Zaragozan hain zuzen.
Gaur eguneko teknologia digitalei esker, Ramiro Larrañaga Arma Museoak kainoiak ikusteko aukera ematen digu.