Vickers 40/40 kañoia (eu)

    Sorapediatik

    Errepublika garaian eraikitako kruzero astunak hornitzekoak egin ziren. Gerra garaian istorio nahasiak izan zituzten.

    Ezaugarriak

    Pisua baterian 2953 kg.
    Kañoia (kalibrea) 40 mm.
    Tutu luzeera 2000 mm
    Sektore horizontala 360º
    Sektore bertikala -5º-tatik 85º-tara
    Jaurtigai pisua 900 g.
    Zorroaren pisua 1.386 mm
    Hasierako abiada 720 m/s
    Tiro erritmoa 60 tiro minutuko
    Gorako gehienezko irismena 4.475 m


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Eskaera

    Primo de Rivera aginte denboran, Espainiako Itsas Armada indartzeko Cornejo plana izenekoa sortu zuten. 1926/07/09an Washington motako hiru kruzero astunen eraikuntza agindu zuten: Baleares, Canarias eta Ferrol izenekoak, puntako teknologia militarraren erakusle. Lehengo biak 1932 urtean uretaratu zuten, baina hirugarrena ez zen inoiz eraiki.

    Hurrengo urteetan itsasontziak bukatzeari ekin zioten. Zortzina kainoi antiaereo izan behar zituzten, Vickers 40/40 hain zuzen. Kainoi automatiko bikoitzak ziren, zintazko elikadura zutenak. Beraz, zortzi muntai bikoitz guztira (itsasontziko lau = zortzi kainoi).

    Kontratua Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresari eman zioten, 1.386.389 pesetatan.

    Gerra artekoak

    Gerra sortu zenean, 1936ko uztailean, lau muntai bikoitz probatan zeuden. Beste lauak, berriz, oraindik muntai fasean, piza asko oraindik falta zitzaiela[1].

    Dena dela, probatan ziren kainoiek oraindik aldaketa behar zuten automatikoki tiro egin ahal izateko, erauzketa tutuko malgukian hain zuzen: tiroak banan banan egin behar ziren. Gainera, oraindik ez zuten jaurtigaia esleituta; eta beraz, tiro-taulak osatu gabe zeuden eta platerak zein deriba-erregelak graduatu gabe zeuden oraindik.

    Hau da, egoera hartan kainoien eragina hutsaren hurrengoa zen.


    Gerra garaiak

    Gerra ostekoak

    Erreferentziak

    1. José Sirvent Dargent-en S-2872 paper-sorta, Segoviako Artxibategi Militar Orokorra.