Irukurutzetako erromeria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Kokapena== Elosua-Plazentzia mendilerroko gailur altuena Irukurutzeta da. Mendi hau burnizko gurutz hirukoitzak koroatuta dago, Azkoitia, Bergara eta Elgoibar-en udal lu...)(r)en berrikusketa, ordua: 18:06, 12 ekaina 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Kokapena

    Elosua-Plazentzia mendilerroko gailur altuena Irukurutzeta da. Mendi hau burnizko gurutz hirukoitzak koroatuta dago, Azkoitia, Bergara eta Elgoibar-en udal lurren mugarria dena.

    Tontor ondoan trikuharri bat dago, eta urrutiago Arribiribilleta izeneko monolito handia.


    Erromeria

    Maiatzaren lehen igandean erromeria ospatzen zen, trikuharri ondoko zelaian. Azken urteetan erromeri honek ez zeukan erligio kutsurik, baina bai aurretik.

    Aintzinean Lezarrisoroko (Bergarako baserria) agure bat Irukurutzetako tontorrera urtero igotzen omen zen, Maiatzako lehen igandean, bere kapelaren zintan gurutze bat zeramala. Berarekin jende asko joaten zen.

    Azkeneko denboretan ez zuen gurutzerik eramaten, baina jende gaztea urtero ospatzen zuen erromeria dantzaz eta meriendaz.


    Berreskurapena

    Erromeria hau ez da ospatzen 1955garren urtetik. 80en hamarkadan berpizten saiatu zuten, baina alferrik. 2000. urtetik hona berriro ospatzen ari da.