Teknologia: atzekarga armak (eu)

    Sorapediatik

    Ahotik kargatu beharrean, atzetik (errekamaratik) kargatzen diren suzko armak dira.

    Abantaila asko dituzte, horietako bat tiro kadentzia altuagoa. Aurrekargakoetan ahotik sartu behar da polbora, zapaldu, bala, zapaldu atzera... tiro egin baino lehen. Atzekargakoetan, jaurtigaiak pieza bakarrekoa izanik, nahikoa da errekamaran sartzea eta tiro egitea.

    Beste abantaila garrantzitsua lortze dute presioa da. Balak atzetik sartuta, errekamara ondo itxita geratzen da eta, polbora lehertzerakoan, ez da indarrik galtzen; modu honetan, balak askoz urrutiago hel daitezke.


    Jaurtigaiak

    Atzekarga jaurtigai historikoak

    Aurrekariak

    XXI mende hasieran pistoi-giltza asmatu zuten, eta orduan sortu ziren inoizko aurrekarga armak.

    Baina fusilak hobetzeaz gain, pistoiak polbora-zorroei erantsi zieten, hainbat diseinu bitxi sortzen: Dreyse, Demondion, Gallager & Glandig edo Silas Crispin.

    Sistema hauek ez zuten arrakasta handirik izan, presio handieei eusten ez zielako: zorroak paperezkoak ziren, edota leherkaria alde batetik jotzen zen, edota...

    Dena dela, paperezko zorroak zirenak kartoizkoak bilakatu ziren ehiza eskopetetarako.

    Fusilen jaurtigaiak

    Diseinu arrakastatsua, atzekarga armen ... lau ezaugarri zituen:

    • Polbora-zorroa metalikoa zen, presio askoz altuagoa jasatzeko gauza zela.
    • Pistoia zorroaren ipurdian zegoen, tiroa jotzeko mekanismoa erraztuz.
    • Azkenik, balak borobilak izan beharrean, kono forma eman zitaien: alde motza zorroaz eusteko eta alde puntaduna aerodinamismoa hobetzeko.
    • eta polbora bera, polbora beltza izan beharrean kerik gabekoa asmatu zuten, indar handiagoa zuena.

    Eskopeten jaurtigaiak

    Honez gain, eskopeta kartutxoak garatu ziren.

    Zorroa kartoizkoa, eta balaren ordez perdigoi multzoa zuten barruan.


    Mauser itxitura

    Fusilak

    Eskuzko itxitura

    Aurreneko itxiturak eskuz erabiltzen ziren; hau da, tiradoreak eskuz zabaltzen zuen errekamara, jaurtigaia sartu eta eskuz itxi.

    Sistema desberdinak garatu ziren: Chassepot, Remington, Lefacheux, Smith & Wesson...

    Errepetizio fusilak

    1860 inguruan Winchester-ek errepetizio fusila sortu zuen. Palanka baten bitartez, tiradoreak zikloa osatzen zuen atzera-aurrera mugimendu batez: atzerakoan polbora zorroa egotzi eta aurrerakoan jaurtigai berria errekamaran sartu.

    Aurki antzeko sistemak sortu ziren: Mauser (Alemania), Lebel (Frantzia), Krag-Jorgensen, Mosin (Errusia), Springfield (EEBB), Lee (EEBB), SML (Britania Handia)...

    XX mendean kargadore automatikoak sortu ziren: Polbora gasen indarra erabiliz, zikloa modu automatikoan egiten zen.

    Bokatxa

    Tiro egiterakoan, atzerako indarrek tiradorearen sorbalda min dezakete. Berau arintzeko, tutuaren puntarako bokatxak asmatu ziren, bertatik ateratzen diren gasak talka moduan aprobetxatzeko.


    Ehiza eskopetak

    Eskakizunak askoz apalagoak dituztenez, ehiza eskopetek ez dute izan fusilen garapen teknologikoa.

    Kartutxoak oraindik eskuz sartu behar dira, esateko. Eta atzerako indarrak askoz txikiagoak direnez, bokatxa modukorik ez dute.

    Dena dela, XX mende hasieratik bi kainoitako eskopetak gailendu dira.