Papeles de derecho (eu)

    Sorapediatik
    Papeles de derecho
    Argazkirik ez.jpg
    Egilea
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 1594
    Argitaletxea Herederos de Bernardino de Santodomingo
    Hiria Valladolid


    Izenburu osoa

    Información en derecho del concejo, cavalleros y vezinos de la villa de Eybar

    Eibarko hiribilduko kontzeju, zaldun eta biztanleen zuzenbide informazioa


    Liburua zertan den

    Liburua Soraluzeko Iruretarren leinuaren jatorria frogatzeko egin zen.

    1.339-tik aurrerako dokumentuen traskripzioa da, Irureko loturari dagozkionak.

    Ale bat Donostian gordetzen da, Doctor Camino liburutegian, Serapio de Mugica funtsan.


    Soraluzeri buruzkoak

    (Don Celinos zaharra gorte nafarretik etorri zen) Irureko ingurura ganadu eta artzanor askorekin, eta bertan bizitokiak antolatu zituen berandako, bere jendearentzat eta ganauarentzat. Garai hartan Gipuzkoa Nafarroako Erresumarena zela, eta egun batean orduko Nafarroako Erregea konpainia askorekin Gipuzkoako herriari buruz jakiteko etorri zen, eta aipatutako don Celinos bizi zen Irureko lurra ezagutzeko, eta mendian ibiltzeko, eta Irureko don Celinos bizi zen oinetxean lausengatu izatera, eta aipatutako don Celinos Erregearen etorreraz enteratu zela, beren ondasunak aztertu behar zizkiola, eta bazkaltzera gonbidatu behar zituela, Errege bera eta bere konpainia guztiak…
    ...don Celinos zaharra hil zela eta oinordekotzat don Celinos de Unzueta seme zaharrena laga zuela, Unzuetakoak menpe dituenak. Eta aipatutako Sancho zaldunak semeak eta alaba bat izan zituela, eta azken hau Bitorixako hiribildura ezkondu zuela, eta ezkontzagatik ondasun asko eman ziola, besteak beste 100 behi zahar, eta alaba honengatik Iñigo Martínez datorrela, Arechuako zaharra, Bitorixako hiribilduaren auzokoa izan zela.
    Aipatutako Irureko Sancho don Celinos de Unzuetaren semea zela, eta aipatutako Lopek eta Martin Sanchez-ek zin egin zutela bere arbasoei entzun zietela aipatutako don Celinos Nafarroako Erregeetatik zuzen zuzen zetorrela, eta lehengusua zela.


    (14. orria)

    Don Celinos zaharra zenez, eta Irure hotza eta altua, ez zegoen ondo bertan. Beraz, aipatutako Don Sancho bertan lagata seme zaharrena hartu zuen, eta mendi hartatik jeitsiz ibaiaren beste aldera pasa zen, Arrate deritzon mendi azpira. Eta bertan Unzueta zeritzon etxean geratu zen denboraldi batean.

    Juan San Martinek komentatzen duenez[1], don Celinos hau Unzueta etxeko alabarekin ezkondu zen Ziortzako elizan 1.193 urtean, ostean dorretxea berreraiki zuen eta Unzuetako jauna bilakatu zen.


    (14. orria)

    ...don Celinos de Unzueta esaten zioten, Azitaingo etxean bizi zela, eta betidanik entzun zuela Irureko don Sancho eta don Celinos bere anaia Unzuetako don Celinos zaldunaren semeak zirela, eta azken honek esaten zuenez Nafarroako Erregearen lehengusua zela, eta leinua Nafarroako Erregeetatik zuzen zuzenean zetorrela...
    ...herrixka hura[2] bere loba bati ematea erabaki zuen, eta loba hau jendea eta azienda hartuta ibai ondora etorri zen, Azitain esaten zaion lekutik gertu[3], egun batzuk emateko, Nafarroako Errege zaharrak ehizara zetorrenerako egin zuen dorretxe zaharrean.


    Erreferentziak

    1. Eibar eta Elgetako toponomastika. Juan San Martin (Onomasticon Vasconiae 2000)
    2. Irure baserria.
    3. Unzuetako dorretxe zaharra.