Teknologia: suharri giltza (eu)
Errobera giltzaren moduan, suharri giltzak argi-mukiaren premia desagertarazten du, baina sistema askos fidagarriago batekin.
Teknologiaren beharra
Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.
Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.
Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.
Suharri-sistema
Ezagutzen diren suharri giltzen aurreko erreferentziak 1.570 urtekoak dira; beraz, aurretik asmatu ziren. Hala ere, urteak pasa ziren Europan zehar sistema berria hedatzeko.
Txinparta-giltza batek suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko[1].
Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak rastillo izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, Mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa[2] zabalduz.
Suharriak rastrilloa jotzerakoan txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.
Marin le Bourgeoys-en hobekuntza
Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: segurua. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.
Behin almetxa rastrilloaz itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.
Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.
Erabilera
Suharri giltzak moskete eta pistoletan erabili ziren. beste teknologiekin batera, mosketeak txispa-fusilak bilakatu zituzten.
Erreferentziak
- Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales. Amo del Castillo.