Arma zuriak (eu)
Burdin produktuen ekoizpena
XII-XIII mendetik Euskal Herrian burnia lantzen hasi zen, gero eta modu industrialagoan.
Burdin moduan esportatzen bazen ere, aurki bertan landu eta balio erantsi handiagoko produktuak ekoizten hasi ziren, batez ere iltzeak, lanabesak eta armak.
XV mende erdira arte arma hauek arma zuriak izaten ziren. Batzuk erasokoak eta babesekoak besteak.
Erasoko arma zuriak
Arma hauek bi motakoak izan daitezke, gertukoak (ezpatak, sastagaiak) edo ez (astamakilak edo pikak, lantzak).
Babeseko arma zuriak: koselete eta kaskoak
Babeseko arma zuriei armadurak esaten zaie. Zaldun noble aberatsek, armadura osoa eramateaz gain, beren zaldiari ere armadura janzten zioten.
Baina, arrazoi ekonomikoengatik, soldadu gehienek ez zuten armadura osoa erabiltzen, koselete izeneko armadura murritzak baizik. Euskal Herriko ekoizpen industriala koselete eta kaskoetan zentratu zen, bolumenagatik.
XVI mendeko pikariek erabilitako koseleteak 100 bat errialeko kostua zuen, soldadu baten bizpahiru hilabeteko ordainketa, gutxi gorabehera. Koseleteak honako osagai hauek zituen: bular-babesa edo petoa, bizkar-babesa, katanarruak[1], besaburu-babesa, beso-babesa, eskuzorroak eta, burua babesteko, kaskoa.
Gerora (ikus irudia), koseleteak arintzeko besoetako osagaiak kendu zizkien: besaburu-babesa, beso-babesa eta eskuzorroak. Eta geroago hanketakoak ere desagertu ziren, katanarruak alegia.
XVII mende hasieran pikariek erabilitako koseleteek hiru osagai besterik ez zituen gordetzen: bular-babesa edo petoa, bizkar-babesa eta kaskoa.
XVII mendeak aurrera egin ahala, pikariak desagertzen hasi ziren eta haiekin koseleteak ere.
Ekoizpenaren kokapena
ak Hasieran leku guztietan denetik egiten bazen ere, aurki Ertaroaren bigarren aldean (XII-XVI mendean) Euskal Herrian morriones, coseletes,
XIV eta XVI mendeetan Euskal Herrian, eta batez ere Debarroan, lanzak eta pikak ekoizten ziren gehien bat, baina baita armadura osagaiak, ezpatak, sastagaiak, artatiak... ere.
Elorrio (Bizkaia) zen lantza zein piken ekoizle nagusiak, baina Elgetan eta Oinatin ere egiten ziren. Gainontzeko arma zuriak Durango, Bilbao, Arrasate eta Tolosa inguruan egiten ziren.
XVI mendean Bizkaian gero eta gutxiago ekoizten zuten, eta 1616 urtetik aurrera ekoizpena Tolosa ingurura mugitu zen, bertan Arma Zurien Erret Lantegia[1] ezarri zuten eta.
- ↑ Gerritik bernak artekoak. Erderaz, escarcelas