Armak eta lanabesak (eu)
Suzko armak
Soraluzeko Erret Lantegietan suzko armak erabiltzen ziren gehien bat: fusilak, karabinak, pistolak... Inguruko tailerretan egiten ziren (Soraluzen bertan edota inguruko herrietan) eta Errege-etxean entregatzen ziren.
Simancaseko Artxibategi Orokorrean bi marrazki gordetzen dira, biak giltzak erakusten dituztela; bata 1746 urtekoa eta bigarrena 1753koa:
- Rastrillo visto por la espalda, por el lado, por delante... Plano de la pieza que cubre..., perfil de la misma pieza...
- Diseño de una llave de fusil para el nuevo armamento de las R(eales) Guardias Españolas, vista por la parte interior y exterior, con separación de piezas en plano y en perfil. (Benito de Espada)
(handitzeko, sakatu gainean)
Florencio Josepf de Lamot jaunak Mapa Topographica de Plasencian esaten duenez: Erret Lantegian egiten diren suzko arma eta baionetak. Ekoizten diren armak dira: infanteria guardien fusil eta baionetak; gudarosteko infanteriaren fusil eta baionetak; Dragoien fusil, baioneta eta pistola; Marinako fusil, baioneta eta pistola; Corps Zaintzaileen karabina eta pistolak; zalditeriaren karabina eta pistolak, eta beste gainontzeko ehiza eskopetak eta norbanakoen pistolak, trebetasun eta segurtasun berezikoak. Eta hain ospetsua direnez, Frantzia, Ingalaterra, Alemania eta Eskandinabiako printze eta noble guztiak Soraluzeko Erret Arma Lantegian egiten diren kainoiak harro daude.
Gastadoreen lanabesak
Armez gain, gastadoreen lanabesak ere inguruko herrietan egiten ziren, eta Errege-etxean entregatu. Gero, behar zen tokietara eramaten zituzten.
Simancaseko Artxibategi Orokorrean lau marrazki gordetzen dira, bata 1724 urtekoa (kantabriako Guarnizon egioten ari ziren itsasontziak armatzeko) eta beste hiruak 1738 urtekoak:
- Deseño que debe serbir para fabricar las ciento y cuarenta achuelas que han de servir para el armamento de los dos navíos que se azen en Guarnizo...
- Diseño de cuatro instrumentos: pico a roza, hacha de cortar árboles, hacha de dos manos, marrazo.
- Diseño de tres instrumentos, azada de ingeniero de fortificación, azadón simple, picos de dos puntas.
- Diseños de siete instrumentos de gastadores, hacha de dos manos, hacha de cortar árboles, espiocha, marrazo, pico de roca, azada y pala.
(handitzeko, sakatu gainean)
Goian aipatutako Mapa Topographica de Plasencian: Erret Lantegian egiten diren gastadoreez. Gaur egin egiten diren gastadore lanabesak zazpi kotakoak dira, hurrenez hurren: bi eskuko aizkora handia; aizkora txikia; marrazoa; aitzur-pikatxoia; arroka pikatxoia edo bi puntakoa; aitzur zabala; eta pala angeluzuzena, denak burdin onenaz egina, eta ondo altzairututa. Gainera, beste edozein tresna eta lanabesak egiten dira; eta itsasontzi zen beste eraikinak egiteko beharrezkoa dena, azterketa harri eta egurretan egiten dela; kalitate berezia dela eta, leku gustietatik datoz Kantabriako Erret Lantegi ospetsuetara.
XIX mendeko armak. Tailerretakoak
Erret Lantegien gainbeherarekin batera, banakako maisuak eta tailerrak bere kasa hasi ziren saltzen. Suzko armak ziren gehien bat, bi motakoak: luzeak (eskopetak) eta motzak (pistolak).
(handitzeko, sakatu gainean)