Aparejero gremioa (eu)
Lanaren azalpena
Kainoia eta giltza kutxan lotzeko tresneria egiten zituzten. Baita uhaleria ere.
Lan egiteko era
Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era.
Grabatuan fundizio txikia ikusten da, bere labe eta bi hauspoekin, azken honek bi langilek erabiltzen dituztela. Beste bat ingudean ari da, tenazekin eusten duen piezari forma emanten. Mahai batean fusila edo karabina bukatzen ari dira, jarritako ofizial batek armak muntatu eta aurkezteko osagarriak egiaztatzen dituen bitartean.
Gremio honen langileek tunika luzeak erabiltzen dituzte.