Armagintza (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:41, 10 urtarrila 2018

    Soraluze betidanik izan da ospetsua armagintzarengatik. Izatez, erderazko izena halaxe dauka: Placencia de las Armas.

    Arma zuriak lehen, suzko armak gero eta kañoiak azkenean, XIV eta XV mendetatik XX mende arte, armagintza izan da soraluzetarrek aurrera eruandako jarduera ekonomiko garrantzitsuena.

    Soraluzek, batez ere, Espainiako itsas-armadarentzat egin zuen lan. Aurretik zuzenean, Erret Lantegi eta kontratisten bidez, sistema gremiala erabiltzen. Eta azken mende t'erditan, sistema gremiala erori eta gero, enpresa kapitalisten bidez.


    Aurrekariak

    XV mendeko bigarren zatian armagintza oso garatu zegoen Euskal Herrian. Lehen agiria Isabel la Católica-ren 1480ko Cédula Real-ean agertzen zaigu, hemengo armagineri deia eta eskaria eginez, armak behar zituela eta ahalik azkarren eta ahalik gehien egiteko aginduaz. Geroztik geroago eta eskari gehiago datoz.

    Euskal Herriko zein partetan egiten ziren esaten ez bazen (maizenik ere, Gipuzkoa probintziako eta Bizkaia Jaurerriko lantegietan; hau da, en las fábricas de la provincia de Guipúzcoa y Señorío de Vizcaya), XVIgarren mendearen lehen erdian hasi ziren aipatzen Soraluze, Bergara, Eibar, Markina, Ermua, Elorrio eta Arrasate herriak suzko esku-armagintzan, eta Araba eta Tolosa arma-zurigintzan ere. Gainera, armagintzako maisutzat lehendabizikoz agertzen dena plaentziatarra da, Juan de Churruca, maestro armero, 156lean.

    Ordura arte arma lantegia edo fábrica de armas esaten zena, herri horietan sakabanaturik ziren lantegi ttipiak besterik etziren. Elkar-lanean ari ziren lau gremiotan bildurik, bakoitzak bere espezialitate bereziak zituzten.

    Bezeroa, gehien bat Espainiako itsas-armada izan zen: armak behar zituenean enkantera ateratzen zituen, kontratista batek hartu eta honek lana bsnatzen zuen beste azpikontratista artean. Azpikontratista hauek arma osoak egin zitzaketeen, ala adituak ziren arma zati batzuk egiten (gremioak).


    Erret lantegiak Soraluzen

    Elkar-lan honen ugaritze eta zabaltasunak antolakizun berriak eskatzen zituen, eta, orduan, armagintzan ari ziren guztiak beren borondatez bildurik, hobekuntzen bila, elkargo finkatuago bat erabaki zuten eta Felipe II.aren garaian Soraluzen sortu zuten, 1.573 urtean, Fábrica de armas portátiles de fuego y blancas de guerra de la villa de Placencia izenekoa.

    Halaxe, Soraluze armak aztertu, probatu eta bidaltzeko gune gisa eratu zen. Hartarako Deba ibaiaren ezker aldean zegoen Uribarri dorretxea Errege-Etxea gisa moldatu zuten, bertan errege-gizonek (errege ministroak edo ministros reales, orduko hizkeran), bizitokia zutelarik.

    Errege-etxe honetan ez zen armarik egiten, biltegi ofiziala zen. Funtzionarioek armen eskaerak banatzen zituzten inguruko armagile eta gremioen artean. Lana bukatu eta gero, armagileek bertara eramaten zituzten, arterketa pasatzeko. Produktua onartuta, ordaintzen zitzaien eta bertan gordetzen zen behar zen lekuetara bialdu baino lehen. Bidalketa hau gurdiz egiten zen, Alzolaraino. Hemendik Debaraino alatan jeisten zen (gabarra modukoak ziren) eta hortik aurrera itsasoz.


    Borboiak

    Gremio sistemaren azken urteak

    Enpresa kapitalistak: La Euscalduna

    Sistema gremiala desagertzerakoan, José de Ibarra e Iribecampos enpresa-gizonak (orduko alkatea zena) La Euscalduna enpresa sortu zuen, fusilak egiten jarraitzeko.

    Fabrika zaharra eraiki zuten, eta aurki Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari negozioa pasa zion. Enpresa honek harreman-kapital garrantzitsua zuen Madrilen, ezinbestekoa Espainiako itsas-armadarekin kontratuak sinatzeko.

    Enpresaren martxa ona bigarren karlistadak (1873-1876) apurtu zuen, eta 1886 urtean kiebra jo zuen.


    Compañía Anónima Placencia de las Armas

    Sociedad Anónima Placencia de las Armas

    Erreferentziak