Compañía Anónima Placencia de las Armas (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:05, 8 urtarrila 2018

    Soraluzeko armagintzaren historiaren barruan, sarrera honetan atzerriko kapitalaren ekitaldiak jasotzen dira (1886-1935).

    Bigarren karlistadaren ondoren, Zuazubizcar, Isla y Cía enpresari ezinezkoa izan zitzaion San Millángo markesaren familikoei urtekoak ordaintzea. Hauek epaitegitara jo zuten, eta 1886 urtean lantegia hipotekatua izan zen. Malagako Hijos de Manuel Agustín Heredia enpresak erosi zuen La Euscalduna lantegia.


    The Placencia de las Armas Company Limited

    Armagintza sektorea oso delikatua izan da beti: inolako Gobernuk ez du nahi izan atzerriko enpresa baten menpe egoterik. Horregatik beti lehenetsi dituzte bertako produktuak.

    Munduan zehar saldu ahal izateko, multinazionalen joera bat izan da hirriz herri enpresak erosi, eta haien bidez produktuak saldu. Nahiz eta gehienetan produktuak herrian bertan ekoitzi, irabaziak multinazionalak hurrupatzen zituen.

    Horregatik, Zuazubizcar, Isla y Cía kili-kolo zegoela zabaldu zenean, Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresa ingelesak The Placencia de las Armas Company Limited sortu zuen, Londresen bertan. Eta Hijos de Manuel Agustín Heredia erabili zuen bitartekari La Euscalduna lantegia erosteko. Izatez, ez ziren aste asko pasa azken honek The Placencia de las Armas Company Limitedri La Euscalduna lantegia saldu zion arte, 1866ean bertan.

    Modu honetan Nordenfelt enpresak Espainiako bere filiala lortu zuen, Soraluzen. Bi urte geroago, Hiram Maxim industri gizonak Nordenfelt erosi, eta The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company sortu zuen.

    Hurrengo urteetan Soraluzeko lantegian The Maxim-Nordenfelt Guns and Ammunition Company enpresaren produktuak ekoizten zituzten, batez ere The Placencia de las Armas Company Limited Espainiako Gobernuari, eta batez ere Itsas-armadari, saldutakoak. Batez ere kañoiak eta beren munizioa egiten zituzten.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Defunct 1897

    Headquarters 32 Victoria Street SW, London, UK

    Products Machine guns Artillery Ammunition


    multinazionale
    

    Gerra bukatu eta gero, gauzak normaltzen hasi ziren. Ibarra anaiak, esateko, degradatu egin zituzten eta inguruetatik desagertu ziren.


    Orduan hasi zen Viclers garaia.


    Erreferentziak