Soroetako mugen teknika (eu)

    Sorapediatik
    Anamaiztegi (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: '''Eraikitzeko teknika''' Ezagutza eta teknika ona beharrezkoak ziren mugetako hormagintzan aritzeko; beharrezkoak ziren ezagutza maila handia eta teknikaren menperatz...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:58, 2 urtarrila 2018
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)


    Eraikitzeko teknika

    Ezagutza eta teknika ona beharrezkoak ziren mugetako hormagintzan aritzeko; beharrezkoak ziren ezagutza maila handia eta teknikaren menperatzea.

    Harriak masarik gabe jasotzen ziren, eta langilerik trebeenak aukeratzen zituzten horretarako. Harrizko hormaren oinarriak garrantzi handia zuen, eta harri egokiak aukeratzea funtsezkoa zen.

    Auzo lanean eraikitzen ziren, beste lan askorekin batera: uzta jasotzea, bideak egitea eta garbitzea…

    Lehenengo, zanga bat egiten zen malda zeharkatzen, arbelaraino, eta jasotako lurra pilatzen zuten, gero, hutsunea bete ahal izateko.

    Behin arbela agerian, harriak jartzeari ekiten zioten: harri ilara bat, lurra, beste harri ilara, lurra, eta horrela, horma jaso arte. Jaso ahala, beraz, lurraz betetzen joaten ziren, hormari eusteko eta indartzeko.