Barrena baserria (eu)
Barrena | |
---|---|
Izen formala | Barrena |
Bailara | Irure |
Altuera | 100 m |
Hedadura | Ha |
Kaletik | 0,9 km |
Bertako familia
Oruesagasti familia San Martzialeko Sagasai baserrian bizi zen, baina 1931 urtean Barrena baserrira jaitsi ziren, Sagar-erreka ondoan. Baserria Zabala y Unzurrunzaga enpresarena zen (Igarate zentralaren jabeak), eta oso egoera txarrean zegoen; horregatik, aldatu baino lehen etxekojaunak hainbat konponketa egin behar izan zuen.
1960 hamarkadan baserria bota zuten, Oruesagasti lantegia handitzeko.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Eitzako lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien barrena zaarra deiturikoa zegoen, XVII mendeko agirietan agertzen dena.
Segururena, olak bertan zegoen baserriari izena eman zion, Barrena hain zuzen. Ola izan eta gero, errota ere izan zen. Dena dela, ezin baztertu barrena zaarra izandakoa Igaraten bertan egotea.
Eibarko Udal Artxibategian gordetzen den krokisaren arabera (1931), baserriak 6 x 8 metrotakoa zen, eta etxaurrea ipar-mendebaldera begira zegoen, erreka bi metrotara zuela. Honek metro erdiko sakonera zuen, eta garai hartan errekan amorrainak eta sargu-eskailuak harrrapatzen ziren, azken hauek ipurdian zulatutako kristalezko boteila erabiliz.
20 metro beherago harrizko zubia zegoen, Galtzairukoa baserrira pasatzeko. Arkuak gizonezko baten altuera zuen.
Beste 20 metro gorago, berriz, harrizko presa zegoen, ez oso altua. Handik erretena irtetzen zen, etxeostean zegoen kunboraino (ur biltegia). Kunbo honek oso sakona zen (metro batzuk).
Paretak harrizko manposterikoak ziren, lurrez bilduta; barruko egitura osoa, eskilarak barne, egurrezkoa; eta teilatua teilaz egina.
Beheko oinak hiru bat metroko altuera zuen; bertan korta zegoen, porlanezko zoruaz (etxera aldatzerakoan botata, segururena). Kortara sartzeko, etxaurrean harrizko bi arku zituen. Lehen solairura kanpotik igotzen zen, ekialdeko aldean zegoen harrizko eskilara erabiliz, sukaldera sartzen zena. Eskilara azpitik kortarako beste sarrera zegoen. Sukalde paretik beste eskilara zegoen ortura jaisteko: letxuak, tomateak, kipulak, lekak, porruak...
Lehen pisuan sukaldea eta andra-gizonen gela zeuden, leiho bana zutela.
Bigarrenean, aldiz, jangela, beste logela bat umeentzat eta komuna. Jangelak hiru metrotako balkoia zuen, 60 zentimetrotako sakonera eta egurrezko balaustreak zituena.
Eta teilatupean ganbara, aurrean eta atzean leiho bana zituela. Tximinia teilatuko ipar-ekialdean zegoen. Etxeak ez zuen inolako armarririk.
Tras entrar por la puerta de la cocina, a la izquierda arrancaba un tramo recto de escalera, pegada al muro, hasta la planta segunda. Y justo al lado del descansillo de esta planta se encontraba el retrete, construido como un cajón de madera en voladizo sobre el muro sur y cuya taza desaguaba sobre el depósito. Para acceder al camarote había otro tramo de escalera a continuación del descansillo.
Todos los suelos de la casa eran de madera, incluída la cocina. Y disponían de bombillas eléctricas para la iluminación.
Barrena
Junto a la esquina SE de la casa y sobre el lado este del depósito, se encontraba un cobertizo de madera, con cubierta a un agua y sin cerramientos. Es de suponer que antiguamente alojaba el mecanismo del ingenio hidráulico y la muela o barrena, pero Mateo no recuerda la existencia de tal, aunque sí menciona que la rueda situada a la salida del depósito, por debajo del cobertizo, era de orientación horizontal. Por entonces el cobertizo se usaba para criar conejos y leña.
El padre de Mateo inició su actividad de tornillería en la cuadra del caserío, donde no había ganado entonces. En 1956 fue construído el primer pabellón de hormigón armado de la tornillería Oruesagasti sobre los terrenos de la huerta, sin que el caserío fuera derribado hasta años más tarde, cuando fue encauzado el arroyo en un canal de hormigón y construído sobre él la ampliación de la industria. El antiguo puente de piedra fue también demolido, y en su mismo emplazamiento se levantó uno de hormigón para dar acceso a Galtzairukua. No sacaron fotos del edificio antes de su desaparición.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)