Regnorum Hispaniae et Portugalliae 1707 (eu)
Novissima et accuratissima tabula Regnorum Hispaniae et Portugalliae | |
---|---|
Egilea | Pieter van der Aa |
Urtea | 1707 |
Hiria | Leyden |
Tamaina | 62 x 50 zm |
Mapa zertan den
Lamina hau Beschryving van Spajen en Portugal (Espainia eta Portugaleko kutiziak) liburuan agertzen da. Zuri beltzean dago. Herri eta hiriez gain, mapa honek bide nagusiak ere marrazten ditu. Liburu bertan Beschryving van Biscaayen ere agertzen da.
Herbeheretako argitalpena 1707 urtean agertu zen, eta urte berean frantsesez argitaratu zuten. Arrakastatsua izan zenez, 1715 eta 1741 berriro argitaratu zuten, frantsesez hauek ere.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze (Placentia) oso nabarmen agertzen da, Bilbotik Tolosarako bidean: Bilbao, Darango, Hellorio, Placentia, Aspeitia, Tolosa. Garai hartan Soraluzetik Azpeitira joateko bide zuzenazegoen, San Andres, Mendigain, Irukurutzeta, Azkoitia...
Bitxikeriak
Eibar Bizkaian agertzen da.
Beschryving van Biscaayen agertzen den moduan, mendebaldetik Bizkaia Santillanako Asturiaraino heltzen da; hau da, Torrelavega eta Saja ibairaino. Letra larriz dago, hiru zatitan banatua: Bizkaia bera, Gipuzkoa eta Araba. Gaztelak (Castella Vetus) Arabako Errioxa hartzen du.