Regnorum Castellae Veteris FW (eu)
Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio | |
---|---|
Egilea | Frederik de Wit |
Urtea | 1670-1690 |
Hiria | Amsterdam |
Tamaina |
Mapa zertan den
Frederick de Wit (Gouda, 1629/1630 – Amsterdam, 1706) kartografo eta artista izan zen. Bizitza aurrera ateratzeko mapak marrazten, inprimatzen eta saltzen zituena. Mapetan modu askotan agertu ziren izena (Frederic, Frederik, Frederico edota Fredericus) eta abizena (de Witt edota de Widt).
Mapak Kantauri kosta osoa erakusten du, lehorretik Gaztela Zaharra hartzen duela.
1704 urtean Nicolaes Jansz Visscher-ek izen bereko mapa argitaratu zuen, Amsterdamen hau ere.
Soraluzeri buruzkoak
Soraluze Bizkaia barruan agertzen da, Gasteiz, Bilbo eta Tolosaren pare. Gasteiztik kostalderako bidea Soraluzetik pasatzen da.
Bitxikeriak
Nafarroako erresumak itsasorako irteera du, Irun eta Hondarribia bereak dira eta. Gainera, Arabako Sonsierra Nafarroaren barruan agertzen dira.
Gaztela Zaharrak Bizkaia osoa hartzen du, eta Santillanako Asturia ere. Oviedoko Asturia, berriz, banatuta dago.