La Castille septentrionale (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Mapa (eu) | izena = La Castille septentrionale avec ses dependences | irudia = La_Castille_septentrionale_(Bertius_1620).jpg | egilea = Petrus Bertius | urtea...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:50, 7 maiatza 2017
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    La Castille septentrionale avec ses dependences
    Egilea Petrus Bertius
    Urtea 1620
    Hiria Paris
    Tamaina 20.0 x 15.0 cm
    (orriak 24 x 18 cm)
    La Castille septentrionale (Bertius 1620).jpg


    Mapa zertan den

    Pieter de Bert (Petrus Bertius deituta ere, 1565–1629) herbeheretarrak Tabularum Geographicarum Contractarum izeneko atlasa argitaratu zuen Amsterdamen, 1616 urtean.

    1618 urtean Bertius Parisera joan zen, Louis XIII kortera. 1620n katolikoa bihurtu zen, eta bitartean Boncorut Ikastetxeko irakastea izendatu zuten (Parisko Unibertsitate barruan). 1622 urtean errege berak matematika irakasle eta erret historialaria egin zuen.

    Urte hauetan frantsezeko argitalpena egin zen, orrien izenburuak latinetik itzuliz. Horretan agertzen da lamina hau, La Castille septentrionale avec ses dependences izenekoa (Iparraldeko Gaztela, bere menpekoekin). Lamina hau ez dago margotuta.

    Mapa honen zoom edo modukoa 168 laminan agertzen da, Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne izenekoa. Dena dela, azken hau askoz zehatzagoa da, batez ere izenak.


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluce (Plaisance) ez da nabarmentzen letra tipo eta tamainaz; gainera, ez dauka inolako ikurrik.


    Bitxikeriak

    Gipuzkoa eta Araba batuta agertzen dira, Gasteiz (Viotoria) hiriburua dutela.

    Inguruko portuen izenak oso aldatuta daude: Portugalete (Porto Galetta), Bilbao (Bilbau), Plentzia (Valence), Bermeo (Vermio), Lekeitio (La Question), Ondarroa (Hondarrao). Barnealdean ere badaude halakoak: Elorrio (Floria), Arrasate (Mont Dragon)...

    Bizkaia, beste askotan bezala, Santander ingurutik Gipuzkoaraino heltzen da. Santander hiria, berriz, Santillanako Asturian dago.


    Erreferentziak