Malmero zentrala (eu)
Izenak
Izen zaharrena Igareta ola edo Igareta errota izan da.
Gerora, errota edota Galarraga zentrala ere deitua izan da.
Historia
Ur ustiaketa hau Baltegieta kalean dago, XVI mendetik gutxienez. Urte haietan ola moduan egiten zuen lan. Bi mende geroago Florencio Joseph Lamoten mapan agertzen da (1756).
1885. urtean Galarraga familiak errota erosi zuen, eta hogetamar urte geroago, 1918. urtean hain zuzen, Manuel Galarraga Aranok indarra sortzeko emakida lortu zuen, eta orduan ubidea egokitu zuten ustiaketa hobetzeko.
Zentralak, Galarraga Zarraoa izenekoa, berrogei urtetan egin zuen lan, 1960. urtean Iberduero-ri emakida eta hainbat ondasun, zentrala bera barik, saldu zizkion arte.
Zentralaren eraikina (errota) 1983. urtean desagertu zen, orube hartan etxe berriak egin zituztenean.
Kokapena
Datu teknikoak
Presa (oraindik gordetzen dena) 60 metro luze da, 3 metrotako altuera dueta 1,80 metrotako lodiera.
Sarrera-ubidea, berriz, 71 metro luze da, eta 4,50 metrotako zabalera du.
Ur jauzia 2,80 metrotakoa zen, eta berau aprobetzatzeko bi turbina Francis ziren, 40 CV arteko alternadore trifasiko banarekin.
Ura ibaira atzera eramateko beste ubidea zuen, 40 metrotako luzeera eta 5,20 zabalera zuena. Azken 20 metroak estalita zituen.