Pagobedeinkatu tumulua (eu)

    Sorapediatik
    Pagobedeinkatu
    Pagobedeinkatu 01 (Gipuzkoako ondarea).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Tumuluak 8,5 metrotako diametroa eta 50-80 zentimetrotako altuera ditu.

    Erdian 3,5 x 2 metrotako diametroa eta 50 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.

    Indusketan suharrizko printza bat aurkitu zuten (harrizko industria).


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Ikerlarien esanetan orduan bost harlauza zituelarik: haietako bat erdian zutik omen zegoen erdian, E-M norabidean, eta gainerakoak tumuluan zehar sakabanatuta.

    Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena

    Uztailak 6. Pagobedeinkatura igo ginen, Irukûtzeta gainetik pasatzen. Nahiz eta izenak pago bedeinkatua adierazi, gaur egun ez dago bertan halako zuhaitzik, baina bai inguruetan. Oso Litekeena da aintzinean pagoa izatea leku hartan, agian gurutze batez edo beste erlijio ikurraz apaindua, eta hortik Pagobedeinkatu izena, trikuharria edo tumulua izendatzeko orain erabiltzen ari garena. Tumulu hau Nâsiko goena-tik 150 bat metrotara dago, mendebalde-iparmendebalderutz, eta Atxolin tontorretik hegoalde-hegoekialderitz, Soraluzetik Azkoitiarako bidetik eskumara.

    Tamaina eta indusketa

    Tumulu honek 11 metrotako diametroa du, eta metro bateko altuera. Mendilerroan ugari diren ofita harriz eta arbelaz osatua dago. Gure ustez, hemen ere izan zen besteen moduko trikuharria, hobi kamararen harlosa handiaz etab.; baina motahonetako monumentu askotan bezelaxe, gaur egun desagertu dira. Altxorrak bilatzeko afan gogorrek, arbasoek soberan eta larregi izan oi zituzten altxorrak (horregatik urrezko aroa esaten diote ezagutzen ez zutenok), gure trikuharriek zituzten hainbeste eta hainbeste datu arkeologiko eta antropologiko lapurtu digute.

    Indusketa betiko legez egin eginda, lurra arakatu eta gero suharrizko printza txiki gorri bat agertu zen. Ostera, mendebalde-iparmendebaldetik argazkia hartu genuen (8. argazkia) eta Aizkoin-era joan ginen eguerdiko hamabietan.


    Erreferentziak