Keixetako Egiya (iparraldea) tumulua (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: {{Artelana (eu) | izena = Keixetako Egiya (iparraldea) | irudia = Argazkirik_ez.jpg | estiloa = Historiaurrekoa | mendea = | kokapena = Elosua-Plazentzia E...)(r)en berrikusketa, ordua: 23:37, 11 azaroa 2016
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Keixetako Egiya (iparraldea)
    Argazkirik ez.jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Trikuharria


    Azalpena

    Bergara udalerrian dagoen trikuharria, Azkoitiaren mugan. Tumuluak 12 metrotako diametroa eta 150 zentimetrotako altuera ditu.

    Indusketan kapetea (rodetea) agertu zen.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.


    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak

    Kokapena, tamaina eta indusketa

    Keixetako Egiya (iparraldea) trikuharritik ipar-iparmendebaldera dago, 100 bat metrotara, Leiyopago tontorra eta Keixeta ataka arteko muinoan, bi puntu hauek lotzen dituen bidearen ekialdera.

    Gaur egun ez da agertzen trikuharriaren inolako harririk: tumulua besterik ez dago, 12 metrotako diametroa eta 1,5 metrotako altuera dituena. Hego-hegomendebaldetik argazkia hartu genion (16. argazkia).

    Indusketan rodetea topa genuen, Aizpuruko zabalan topatutakoen antzekoa.


    Erreferentziak