Kutzebakaar tumulua (eu)
Kûtzebakaar | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa |
Mota | Trikuharria |
Azalpena
Bergarako udalerrian dagoen trikuharria. Tumuluak 10 metrotako diametroa eta 80 zentimetrotako altuera ditu.
Erdian 3 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Indusketan harri-kristal bat, fusil harria eta berunezko bala esferikoa aurkitu zituzten.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Trikuharriaren erdialdean haitzean zulatutako hobi bat identifikatu zuten. Hobi hau monumentuaren antzinako bortxaketa baten adierazgarri da.
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.