San Esteban ermita (eu)
San Esteban ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | |
Kokapena | Irure bailara |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
San Estebani eskainitako ermita hau, Irure-gaina esaten zaion Eibarraldeko tontorreko laugune ederrean kokatuta dago.
Ermitak oin-plano angeluzuzena du. Estilo erabat herrikoia, sarrerako ojiba-arkua da eraikuntza 1500. oste-osteko urteetan kokatzeko bideren bat ematen digun estilo-elementu bakarra.
Gainaldearen egitura, teilape irekia egituratzen duten goiara-armadura xehea, garai berekoa da, baina hala ere, badu aldarearen gainean zerua, hiru hormataleko hegazpe xume bat, gizaldi bat geroago mihiztatua.
Dagoen tontorra kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo-ko soldaduak. Ermitaren aldare zati bat eta patroiaren irudia erre zituzten.
40. hamarkadan, gerra bukatu eta urte batzuetara berritu zuten ermita auzokoek. 1979. urtean bere egoera kaxkarra zela eta, beste berriztu bat eman zioten.
Artelanak
San Estebanen irudi zaharra erre zenez, eraikinaz gain barruan hauts-babesa geratzen da, flamenko estilokoa.