Placencia abizena (eu)
Placencia abizena | |
---|---|
Mota | Abizena |
Kokapena | Soraluzetik mundura |
Armarria
Armarria lau koarteletan (zatitan) antolatuta dago. Lehena eta laugarrena, gules (gorria) esparruan zilarrezko dorrearekin; bigarrena eta hirugarrena urrezko esparruan sinopleko (berdea) zuhaitza eta enbor azpian sablezko (beltza) basurdearekin.
Jatorria
Abizena Gipuzkoako Placenciatik (Soraluze) dator.
Armarri hau, edo antzeko bat, XItik XIV mendera agertu zen, batez ere Orreagako kolegiataren eliza eta etxea eraikitzerakoan.
Soraluzeko Placencia familia baten esanetan, karlistada batean herriko mendietan gudariek ume txiki bat topa zuten; zein zen galdetuta, umeak izena bai, baina abizena ez zekien, eta horregatik Placencia jarri omen zioten.
Bibliografia
- Nobiliario Español, Diccionario Heráldico de Apellidos Españoles. Julio de Atienza. Editorial Aguilar (1959). 627 orrialdea.
- Diccionario Heráldico y Nobiliario de los Reinos de España. Fernando González–Dória. Editorial Bitácora. 703 orrialdea.
- Diccionario Heráldico y Genealógico de Apellidos Españoles y Americanos. Alberto y Arturo García Carrafa. 70 liburuxka, 172 orrialdea.
- Diccionario Onomástico y Heráldico Vasco. Jaime de Querejeta. IV liburuxka, 83 orrialdea.