Gabon gabonete (eu)
Izenburua | Gabon gabonete |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Herrikoia |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Jatorrizkoa | Batuaz |
---|---|
Gabon gabonete, erros errosete San Bizente San Bizente tu hermano mi pariente, Aqui estamos cuatro, cantaremos dos Belengo portaletan ate zabaletan Astua ta irixa daukaz aldamenian, Zapi xuri askotxo gastatzen badezu, Aingeruak gera ta zerutikan gatoz, Aginaldo aginaldo, bestela makiñaldo! |
Gabon gabonete, erros errosete San Bizente San Bizente zure anaia nire ahaidea Hemen lau lagun gaude, bik abestuko Belengo atarian ate zabaletan Astoa eta idia dauzka aldamenean, Zapi zuri askotxo gastatzen baduzu, Aingeruak gara eta zerutik gatoz Aginaldo aginaldo, bestela makiñaldo! |
Azalpenak
Gerra aurreko Soraluzeko haratusteetako abesti bat.
Garai hartan desfilea izaten zen Soraluzen, eta bertara inguruetako herrietako jendea biltzen zen. Lagun taldeek, elkarteek... parte hartzen zuten. Gainera, bi edo hiru karroza izaten zen, elkarteetakoak.
Eibarren ere oso kantu ezaguna da[1]. Antxiñako aratostietan kanpoko konparsak be etortzen ziran herrixa alaitzera, eta badaiteke horietako bat Soraluzekoa izatea.
Eibarren leloa besterik ez da gorde, eta aldaketa txikiak ditu:
Jatorrizkoa | Euskaraz |
---|---|
Estribillo De Francia venimos, hasta aquí hemos llegado |
Leloa Frantziatik gatoz, honaino heldu gara |
Erreferentziak
- ↑ Eibar Kantuz Kantu (Mireia Otzerinjauregi eta Mikel Sangroniz). Ego Ibarra 2001. Abesti honen berriemoilliak: J.R. Orozko eta D. Tolosa.