Ama murgil (eu)
Izenburua | Ama murgil |
Egilea/k | ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | José López |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Ama murgil apatxako aingiria Xabirrendako armozutako
Azalpenak
Lehen ibaia jolas leku naturala zen, eta hango aurrera ta atzeretan bat edo bat labandu eta uretara jausten bazen kantu hau kantatzen zitzaion, burla legez.
Ramiro Larrañagak berba hau jasotzen du, Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas[1] bere artikuluan:
AMAMURGIL. Uretara jausi nahi barik, eta goitik behera busti: Amamurgil einjok eta kostajokok uretatik urtezia.
Berba hau ez da Azkueren Hiztegian agertzen, ez eta Plácido Mujikarenean ere.
Abestia Imanol López-ek jaso zuen 2013an, Bruselas-en (Belgika) bizi den Jose López bere osabarengandik. Euskera ahaztuta zeukan baina umetako kantu hau oraindik gogoratzen zuen.