Uriarte Artolazabal anaiak (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak) (Orria sortu da. Edukia: ==Uriarte Artolazabal familia== Jose Guillermo Uriarte Ugalde eta Romana Artolazabal Larreategui izan ziren, 1888. urtean ezkondu ziren, eta familia ugaria hazi ere: Maria Santos (1897), Ygnacio Rufino (1889), Francisca Antonia (1891), Paulina (1893), Simon (1895), Lucio, Ignacio (1907) eta Niceto (1910), besteak beste. Orokorrean sindikalistak eta politikariak izan ziren, Liberalekoak eta ezkerrekoak (PSOE). Gerra ostean hiruri Erantzukizun Po...)(r)en berrikusketa, ordua: 19:31, 4 urria 2024
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)

    Uriarte Artolazabal familia

    Jose Guillermo Uriarte Ugalde eta Romana Artolazabal Larreategui izan ziren, 1888. urtean ezkondu ziren, eta familia ugaria hazi ere: Maria Santos (1897), Ygnacio Rufino (1889), Francisca Antonia (1891), Paulina (1893), Simon (1895), Lucio, Ignacio (1907) eta Niceto (1910), besteak beste.

    Orokorrean sindikalistak eta politikariak izan ziren, Liberalekoak eta ezkerrekoak (PSOE). Gerra ostean hiruri Erantzukizun Politikoen Legea ezarri zieten.


    Simon Uriarte Artolazabal

    1895. urtean jaio zen.

    1931.ko udal hauteskundetara aurkeztu zen Errege aurkako blokearen zerrendetan[1]. Apirilak 12ko emaitzen arabera Soraluzen 5 zinegotzi jaimista, 4 jeltzale eta katoliko bat aukeratuak izan ziren (Simon kanpoan geratu zen). Batzuk ez zituzten emaitzak onartu, eta auzitara jo zuten. Epaiaren arabera, udal bozketak errepikatu behar zituzten maiatzak 31an, eta bitartean kudeaketa batzordea izendatu zuten.

    1931/05/23ean Soraluzen udal hauteskundeak errepikatu ziren, baina eskumako alderdiak ez ziren aurkeztu. Simon Uriartek 65 boto jaso zituen lehen hautesbarrutian, baina ez ziren nahikoak zinegotzia izateko.

    Gerra ostean Erantzunkizun Politikoen Legea ezarri zioten, baina ez da beste daturik. Bere izenean bi fitxa polizial daude, Madrilen gordetzen direla [2].


    Lucio Uriarte Artolazabal

    Hau ere PSOEren kidea zen.

    SAPAn lan egiten zuen eta, gerra sortu zenean, bertan aritu zen irailak 21ean herritik ihes egin arte.

    Preso hartu zutenean Desutuko Langile Adituen Batailoira[3] bidali zuten, doiztailea zenelako. Bertan, hondatutako ibilgailuak birgaitzen aritu zen. Indultu baten bidez etxera bueltatu izan zen.

    Baina komeriak ez ziren bukatu. Arrazoi guzti hauengatik[4] Erantzukizun Politikoen Legea ezarri zioten eta, karguak "ez hain larriak" izanik, 1942/03/02ean 50 pezetako isuna ezarri zioten[5].

    Epaia ikusteko hemen: Epaiak (1940-1942).


    Ignacio Uriarte Artolazabal

    Soraluzen jaioa (1907), lanbidez doitzailea zen.

    Afiliazioak

    UGTren sindikatu metalurgikoaren kidea, lehendakariordea eta idazkaria ere izan zen.

    Gaztetan Soraluzeko Juventud Socialistan afiliatua, diruzaina eta lehendakaria izendatu zuten. Urte batzuk geroago Soraluzeko Agrupación Socialistara pasa zen, hainbat kargu bete zituela, lehendakariordea besteak beste.

    Gerra

    1936.eko uztailan estatu-kolpea eman zutenean, Soraluzeko Degfentsa Batzordearen kidea izendatu zuten. Gero, Eibarren Amuategi Batailoia eratu zenean, izena eman zuen eta borrokan aritu zen zauritu zuten arte.

    Bilbao, Santander eta Avilés ospitaletatik pasa ondoren, 1937.an Kataluñara eraman zuten.

    Bartzelonan Parque de Municionamienton lan egin zuen, eta Batallón Alpinon konpainia-komisarioa izan zen.

    Gerraostea

    Gerra bukatuta Frantziara erbesteratu zen. Ipar Euskal Herrian jarri zen bizitzen eta doitzaile moduan lan egin zuen.

    Auzipetu zuten Erantzukizun Politikoen Legea zela eta, alderdi sozialistakoa zein UGTkoa, milizianoa, armagintzan aritua, alde egindakoa, 1934ko iraultzan ibilitakoa… eta kargu gehiagorekin. Baina erbestean zegoenez ez zuten epaitu.

    Bigarren Mundu Gerraren ostean Hendaiako UGT eta PSOEren atalekoa izan zen. 1958ko PSOEren VII Kongresuan ere parte hartu zuen, Hendaiako ataleko idazkari gisa.

    1956. urtean Eibarra etorri zen senide baten ezkontzara, eta atxilotu zuten. Egun batzuren ostean mugara eraman zuten eta Frantziara egotzi.

    Kanbon hil zen (1995)


    Niceto Uriarte Artolazábal

    Soraluzen jaioa (1910), lanbidez tornularia.

    Anaien moduan, UGTren kidea. Gaztetan Soraluzeko Juventud Socialistan afiliatu zen (1927) eta Agrupación Socialistan gero. 1934.ko Urriko Iraultzan parte hartu zuen, eta atxilotuta izan zen gero.

    Gerra garaian frontera joan zen aurretik, eta gero armagintzan aritzeko deitu zuten, Sestaon lehen eta Gijónen gero.

    Ipar frontea erortzerakoan preso hartu zuten, baina ihes egin zuen eta hiru urtetan sasian bizi zen.

    1940. urtean Frantziara pasa zen bertako Erresistentziarekin bat egiteko. Bigarren Mundu Gerra bukatu eta gero, Hendaiako atalekoa izan zen, Ignacio moduan.

    Lau urte geroago Argentinara erbesteratu zen, Kerguelen itsasontzian. 1949/04/17an Buenos Airesera heldu zen. Buenos Airesen bertan ezarri zen lantegi handi batean lan egiteko, eta PSOEko Pablo Iglesias ataleko partaide izan zen.

    Buenso Airesen bertan hil zen (1962).


    Erreferentziak

    1. Bloque Antomonárquico.
    2. Centro Documental de la Memoria Histórica. Fichero de la Seccion Politico-Social. Fichero 66. Fichas U0009480 y U0009524.
    3. Batallón de Trabajadores Especialistas.
    4. Causas de responsabilidad política: estar afiliado al Partido Socialista al iniciarse la Guerra Civil, trabajar en la fabricación de armas en la fábrica de cañones en Placencia de las Armas (Guipúzcoa), y haber huido de la localidad ante la llegada del ejército nacional.
    5. Sentencia condenando a Lucio Uriarte Artolazábal, ajustador, vecino de Placencia de las Armas (Guipúzcoa), al pago de 50 pesetas en concepto de indemnización de perjuicios, por diversas causas de responsabilidad política.