Regnorum Castellae Veteris (eu)

    Sorapediatik
    Regnorum Castellæ veteris Legionis et Gallæciæ principatuumque Biscaiæ et Asturiarum accuratissima descriptio
    Egilea Nicolaes Visscher (semea)
    Urtea 1704
    Hiria Amsterdam
    Tamaina
    Regnorum Castellæ veteris (Visscher 1704).jpg


    Mapa zertan den

    Mapak Kantauri kosta osoa erakusten du, lehorretik Gaztela Zaharra hartzen duela. Bigarren mapa batek penintsularen beste erdia jasotzen du.

    Nicolaes Jansz Visscher-ek (semea, 1649-1702) atlasa prestatu zuenerako hil zen, eta Elizabeth Visscher alabak (1702-1726) argitaratu zuen 1704 urtean.

    Urte batzuk lehenago (1670-90), Fredetik de Wit-ek izen bereko mapa argitaratu zuen-


    Soraluzeri buruzkoak

    Soraluze Bizkaia barruan agertzen da, Gasteiz, Bilbo eta Tolosaren pare. Gasteiztik kostalderako bidea Soraluzetik pasatzen da.


    Bitxikeriak

    Nafarroako erresumak itsasorako irteera du, Irun eta Hondarribia bereak dira eta. Gainera, Arabako Sonsierra Nafarroaren barruan agertzen dira.

    Gaztela Zaharrak Bizkaia osoa hartzen du, eta Santillanako Asturia ere. Oviedoko Asturia, berriz, banatuta dago.


    Erreferentziak