Parte occidentale dell'Europa (eu)
Parte occidentale dell'Europa | |
---|---|
Egilea | Vincenzo Maria Coronelli |
Urtea | 1692 |
Hiria | Venezia |
Tamaina | 92,1 x 61,4 zm |
Mapa zertan den
Vincenzo Maria Coronelli franziskotarra (1650-1718) XVII mendeko mapa egile ospetsuenetakoa izan zen. Venezian hasi zen lanean, eta gero Frantziako Luis XIV-k deitu zuen Parisera, eta bertan globo-bilduma monumentala eraiki zuen.
Parisen zegoela, J.E. Nolinekin elkarlanean aritu zen, eta ondorioz bere mapena bildu zituen Nolinen informazio zehatza eta beraren grabatzaile estilo bikaina.
1688. urtean Vincenzo Coronellik lurbira-globoak egin zituen, Soraluze agertzen zela. Eta hurrengo urtetan (1593-1596) Matteo Albertik idulkitan ezarri eta Europako printzei saldu zizkien.
Bitartean, 1692. urtean Europako mapa hau egin zuen, lurbira-globorako erabilitako grabatuak berrerabiliz.
Soraluzeri buruzkoak
Portuez gain, hiru herri agertzen dira Bizkaian: Tolosa, Treuigno eta Soraluze (Placencia).