Europe divided into its Empires (eu)
Europe divided into its Empires, Kingdoms, States, Republics & c. | |
---|---|
Egilea | J.B. Bourguignon d'Anville Thomas Kitchin |
Urtea | 1795 |
Hiria | Londres |
Tamaina | 123 x 104 zm |
Mapa zertan den
Maparen benetako egilea Jean Baptiste Bourguignon d'Anville (1697-1782) izan zen. Garaiko mapagile ospetsuenetakoa izan zen. Thomas Kitchin jaunak ingelesezko bertsioa argitaratu zuen Londresen. Kitchin oso oparoa izan zen, beste kartografoen lanak maiz lapurtzen zuelako.
Geografiaz gain, mapak herrien datuak ekartzen ditu: herriaren kokapena (latitudea eta longitudea), hiriburua bere kokapenaz, biztanle kopurua, gobernu mota, erlijioa...
Soraluzeri buruzkoak
Gipuzkoako sei herri agertzen dira, hiru kostaldean (Deba, Donostia eta Hondarribia) eta beste hirurak lehorrekoak (Soraluze, Arrasate eta Tolosa).
Bitxikeriak
Bizkaia Bidasoatik Torrelavegaraino heltzen da, eta barrualdean Arabako zati bat ere hartzen du. Gasteiz ez da agertzen, bai ordea inguruko beste bi herri ezezagun, Messana? eta Azevio?
Arabako beste zati handi bat Gaztelakoa agertzen da: Salvatierra, lanciego eta Viasteri (Laguardia).
Nafarroa Beherea eta Zuberoa ondo bereiztuta agertzen dira; Lapurdi, berriz, ez.