Francisco Iturriaga (eu)
Francisco Iturriaga Unamuno Otxabo | |
---|---|
Jaio | Soraluze, 1839/08/23 |
Hil | Madril, 1878/09/13 |
Profila | Partida burua, lapurra |
Francisco Iturriaga Otxabo bigarren karlistadaren gerrilari izan zen, Astigarraga inguruan aritu zen partida[1] karlista baten burua.
Mikelete sarjentua postua lagata, 1874.eko maiatzean partida osatu zuen eta gogor aritu zen hurrengo hilabeteetan, 1875.eko otsailean besoan zauritu zuten arte.
Partida laga izan behar zuen eta 1876.ean, gerra galduta, Frantziara erbestetatu zen. Hurrengo urtean Madrilera atzera eta aurrera ibili omen zen, gobernu liberala eta karlisten artean bitartekari lanetan.
Azkenean, indultua lortuta, Madrila pasa zen bizi izatera. Handik gutxira, atrako batean hil egin zuten.
Ospe handiko buruzagia, Santa Kruzek adina
Madrilgo prentsa liberalaren arabera, Santa Kruz apaizaren parekoa zen:
- …nahiz eta Santa Kruzek eta Otxabok aurreko gerretan egindako krudelkerien aurrean inolako karlistek ez den inoiz zorabiatu[2].
Karlisten kontrako bertsolariek ere biak lotzen zituzten. 1874. urteko abuztuan, Otxaboren partida sortu eta hilabetetara, Serafín Barojak "Karlistaren panparroikeria" bertsoak argitaratu zituen[3]. Laugarren bertsoak halaxe dio:
- Zazpi sakristau, amabi alper,
- ogei basarritar babo,
- Jauregi buru, Santa Kruz gero,
- azkenik berriz Otxabo,
- erlijiyua aitatu ezkero
- basarritarrak akabo!
Serafin Barojaren semeak, Pío Barojak, aitaren ipuinak gogoratzen zituen:
- Donostiaren inguruan ari zen Otxabo buruzagiaren istorioak gogoratzen ditut, nire aitari entzundakoak...[4]
Gerra aurreko urteak
Familia
Melchor Francisco Yturriaga Unamuno Soraluzen jaio zen, 1839. urtean, lehen karlistada bukatzen ari zela. Gurasoak Ramon Yturriaga Legarizti eta Maria Bauptista Unamuno Unamuno izan zituen. Familiaren ezizena Otxabo zen[5].
Zazpi anai-arrebatan zaharrena izan zen: Melchor Francisco (1839/08/23), Jose Sebastian (1841/10/05), Jesusa (1844/01/14), Josefa Antonia (1846/01/15), Antonio Agustin (1849/05/22), Juan Jose (1851/08/20) eta Manuela Eusebia (1854/03/05).
Mikelete
Bizimodua ateratzeko, Francisco Iturriaga Mikelete sartu zen (1857 eta 1864 artean). Ezkongabea zen, eta ostean ere ez zen ezkondu (Mikeleteen Arautegiak mikelete ezkonduak debekatzen zituen eta!).
Urteek egin aurrera sarjentua izatera heldu zen. Donostialdean omen zegoen destinatuta, eta han harrapatu zuen bigarren karlistadak.
Josefa Antonia arrebaren galbidea
Oso gazte zela, Josefa Antonia Iturriaga Gasteizen hasi zen neskame, Ambrosio Serrano eta Josefa Lauzuricaren etxean hain zuzen, Alamedako markesaren jauregia (gaur egun Errementari kalea, 27).
Ambrosio Serrano udal langilea zen, liberal porrokatua. Lehen karlistadan boluntarioa izan zen eta 1834.eko martxoan, karlistek Gasteiz hartzen saiatu zirenean, Milizia Nazionalen lehen konpaniak Gaztelako atea berreskuratu zuen, Manuel de Ciorraga kapitaina buru zela. Tartean Ambrosio Serrano zen, hirugarren konpainiako kabo primeroa, eta Isabel II.aren gurutzearekin saritu zuten. Urte bereko abuztuan, Isabel II.aren aldeko manifestua aldarrikatu zutela Gasteizen, kabo primeroen izenean Ambrosio Serrano berak sinatu zuen[6].
Ambrosio Manuel Serrano Sarasibar (1811 ggb.) eta Josefa Ylaria Lauzurica Castillo (1813) Gazteizen bertan ezkondu ziren (1838) eta sei seme-alaba izan zituzten. Horietatik azken bostak bizi ziren etxean 1862. urtean.
Urte horretan bularreko urrezko orratza, harri urdinezko belarritakoak eta estanbreko mangitoak falta ziren etxean. Senar-emazteek Josefa Antonia salatu zuten, hamasei urtekoa artean. Epaileak erruduna bilatu zuen, eta hiru hilabeteko espetxe nagusia ezarri zion, duro bateko isunaz gain[7].
Espetxetik irtenda, Josefa Antonia Soraluzera itzuli zen. Eta bi urte geroago hil zen, hamazortzi urtekin (1864/08/12).
Bigarren karlistadan Manuel Serrano boluntario agertu zen berriro ere, Ángel eta Dionisio semeekin batera, Askatasun batailoian edota Milizia Nazionalean[8].
Arrebaren espetxeak eta heriotzak, liberal baten "erruz" jazotakoak, ez zuten lagunduko Francisco liberalak begi onez ikusteko.
Astigarragako partida berria
Bigarren karlistadaren hasiera
1868. urtean Isabel iI.a bota zutenetik, Espainiako erresuma pilpilean zegoen: erregezaleak, karlistak, errepublikarrak, federalisyak, kantonalistak... denetik zegoen, eta ematen zuen dena zela posible.
Mugimendu iraultzale hartan, asko eta asko beldur ziren; Borboiak bota berriak, karlistengana hurreratu ziren. Ondorioz, 1869.ko hauteskundeetan karlistek diputatu asko lortu zituzten, eta botoemaile gehiago irabazi nahian "tradizionalista" hitza erabiltzen hasi ziren.
Bide baketsua motela iritzi zitzaien, eta espainiarrek erregea, ordena eta bakea babestuko zutelakoan, 1872. urtean karlistak armetan altzatu ziren (1872/04/21) eta Carlos VII.a errefegaia Espainian sartu zen, baina Orokietako guda galdu eta gero Frantziara itzuli zen atzera.
Uda hartan Amorebietan sinatu zuten bake akordioa (1872/05/24), baina ezta karlistek ezta gobernu liberalak ez zuten onartu, eta gerrak aurrera egin zuen.
1873.eko uztailak 16an Carlos VII.ak Zugarramurdiko muga zeharkatu zuen, bigarren karlistadari indarra emanez.
Otxaboren ihesa
Gerra hasi zenean Gipuzkoako Aldundiak arazoak aurrikusi zituen, eta mikelete kopurua 160tik 600era igo zuen. Nahikoak ez zirelakoan, bolondres liberalak ere errekrutatumzituen, Mikelete Bolondresen Batailoia[9] osatuz. Guztira 720 lagun, horietatik 400 bat mikelete.
Baina mikelete guztiak ez ziren liberalzaleak, eta ez ziren gutxi karlisten lerroetara pasatakoak. Horietako bat Francisco Iturriaga Otxabo, 1874.eko apirilan karlisten artean agertzen dena.
Hala ere, badaiteke mikeleteak uzteko arrazoi guztiak politiko edo ideologikoak ez izatea. Ziotenez, mikeleteei soldatak ordaintzeko dirua jokoan galdu omen zuen, eta ihes egitea erabaki zuen. Berarekin ibilitako Tomàs Lizarralderen arabera: Partidakoa. Gizon gaiztoa zan. Plazentzitarra. Mikelete izandakua. Mikeleteen diruakin iges egin ta etorri zan gure artera[10].
Mikeleteekin zegoela sarjento maila bazuen, karlistekin elkartuta kapitaina izendatu zuten.
Lehen ekintza
Apirilak 17an, goizeko ordu batean, Donostiako Manuel Arzac jaunarena zen Banderas izeneko landetxe aurrean aurkeztu zen Iturriaga buruzagia, Otxabo ezizenez, 40 gizon lagunduta. Neskameak behartu zituen ateak zabaltzeko eta arropa zuriko bi faldel hartu zituen, 4.000 erreal balio zitela gorabehera, gudamutileei morralak eta alkandorak egin behar zielakoan[11].
Hurrengo astetan, Donostiako Antonio Pinazo epaileak eginbideak zabaldu zituen, eta 'Otxabo zein partidakoak epaitegian aurkezteko deitu zituen[12]. Manuel Arzac jaunaren arropa zuria lapurtzeaz gain, Jose Gabarrain jaunari 80 pezeta eta 16 pare alpargata ere lapurtu ziotela salatu zuen.
Del Diario de San Sebastián del 27 tomamos las siguientes noticias:
“Ayer desde antes del amanecer se situaron algunos facciosos en una de las casas del paseo de Atocha, y yendo a las siete de la mañana hacia su casa dos voluntarios, sospecharon, por algunos indicios, la emboscada que se les preparaba, retrocediendo acto contínuo a la ciudad. Entonces los facciosos les hicieron algunos disparos, así como hacia el fortín del puente, dando algunas balas en las primeras casas de la calle de Oquendo, y una en el mercado, sin que por fortuna lastimaran a nadie. De los fuertes de Concorrones y San Bartolomé se les hizo algunos disparos que ahuyentaron a los carlistas. Salió a los pocos momentos la compañía volante al mando del infatigable Arcelus, y después de recorrer varios montes, dió alcance a unos 50 acciosos mandados, según se cree, por el ex-miguelete Ochavo, los cuales se pusieron en fuga y se dispersaron atravesando algunos de ellos muy de prisa el río Urumea.”
El Gobierno (28/04/1874)
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=c22ed485-b588-48a7-9bc6-c0ad72e35fbb
La Discusiòn (Madrid, 1/5/1874)
¿Será moruno? Ya hay un nuevo cabecilla carlista en campaña. Se llama Ochavo. Una de sus primeras hazañas ha sido apoderarse de 4.000 reales en una casa particular. Ochavo ha demostrado con este acto que le agradan demasiado sus homónimos.
La Cronica Meridional 10/05/1874 num 4.244
Hurrengo ekintzak
Los carlistas no pueden pasar un dia sin cometer un acto de salvajismo, cuya gloria solamente está reservada para ellos. Ayer tarde, sobre las seis, cuando cesaba el combate, se presentó el bárbaro Ochavo con su cuadrilla de cafres en el alto de Erreca y casa de Lasalla, y todos a la vez hicieron una descarga sobre la multitud de mujeres y niños, apiñados delante del Cursaal, en el momento que volvían los coches de la Cruz Roja, y sobre toda la Avenida de la Libertad sin que, casi milagrosamente, hiriesen a nadie las balas, que fueron a dar en la misma fachada del hospital de sangre y en otras casas de la avenida. A dos niñeras, cada una con su criatura, atravesaron las sayas sin rozar siquiera el cuerpo: a una señora que estaba tranquilamente en el balcon le pasó rozando una bala; otra dió en medio de un grupo de niños que estaba jugando. Este rey de las selvas, que se promete hacernos felices, quiere, sin duda, darnos muestras de su magnanimidad asesinando seres indefensos e inocentes. ¡Y aún hay quienes se creen honrados con defenderle! El Gobierno (03/06 /1874)
La partida de Ochavo que anteayer á las siete de la tarde hizo fuego sobre esta ciudad desde la cochera de Alonso Martinez,—y no desde Erreca y casa de Lasala, como ayer dijimos equivocadamente—vino desde Loyola por el puente de piedra y por debajo de Aldapa. Estaba en combinación con la partida de Lucía, que desde Amezagaña vino por cima de Aldapa y se encontró con la primera que regresaba después de la descarga, junto á casa de Serres en el alto de Piñuela. Ambas se retiraron por sus respectivos caminos. Hoy se decia que andaban hacia Loyola.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=b03dbf3c-5e13-4189-95b2-23056319d0f7&page=2
Boletín de comercio (Cantabria). 3/6/1874, n.º 126
Cuarenta y ocho arrobas de ochavos ha recogido el inspector señor Bueno, según dice La Correspondencia. Todos esos ochavos se podían dar por coger á Ochavo, apreciable cabecilla carlista. Este caballero, para vengar sin duda la prisión de sus semejantes, ha mandado hacer fuego á su partida sobre un grupo de niños. Por falta de barbaridades no dejará de llegar á cuarto. No hay un cabecilla carlista que valga lo que esos dos maravedises.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=c325dfc0-023d-4b7c-8385-0e4010efd733&page=3
La Iberia (Madrid. 1868). 4/6/1874
Ayer se encontraba Ochavo con dos compañías de facciosos hacia la venta de Astigarraga
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=2a96c457-4139-43d1-a422-d73fa0e65542&page=3
Boletín de comercio (Cantabria). 10/6/1874, n.º 131
La Igualdad (Madrid. 1868). 12/6/1874
Según El Diario de San Sebastián, el cabecilla Ochavo, se encontraba con dos compañías de facciosos cerca de la venta de Astigarraga.
La Paz de Murcia (13/06/1874)
En las cercanias de Astigarraga el cabecilla Ochavo ha sido herido por la espalda.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=e91903aa-a266-4056-ba65-8fbc414d6e54&page=2
La Igualdad (Madrid. 1868). 14/6/1874
Dice el Diario de San Sebastian: Han sido puestos en libertad los paisanos detenidos el domingo en el camino de Hernani por el cabecilla "Ochavo" y su gente; en cuyo poder quedan todavía dos movilizados y dos individuos de tropa.
Las mujeres de Andoain, al ver entrar en dicha villa a aquellos desgraciados apresados, los insultaron miserablemente, apostrofando a los suyos para que los mataran.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=4559bb5f-6e33-4b39-91fe-aecc31950242
La Discusión (Madrid. 1856). 28/6/1874, n.º 1.770
Ekintzak eta partidaren bizimodua
Partidaren bizimodua ezagutzeko, Altzako Laureanoren testigantza daukagu[13]:
- Ni Otxaboren partidan ibilli nitzan. Otxabo, mikeleteetan sarjento izanda, konpañiko diruak jokuan galdu ta guregana etorria zan. Kapitan egin zuten.
- Guk prakak ta txapela gorriak, mikeleteak bezela. Kapatxoa ez izatea. Beste karlistak ez zuten bada praka gorririk. Ez; guk bakarrik.
- Oiartzungo parean eritu niñuten. Lepo ondotik bala sartuta ta saiatsetik írten.
- Zenbat ziñaten partidan?
- 40-ren bat.
- Nun lo egiten zenuten?
- Ez gen un toki jakiñik. Batzutan Santiyon. Baita eliz barrenen ere. Besteetan basarrietan.
- Zertan aritzen zíñaten?
- Ibílli; batzuetan gabez, bai egunez ere. Ergobitik Errenterí gañera, Loiola, Mirakruz ta... Errekonozímentuak egin. Zubí ondoetan goardiak (paisanoak) ipíñi. Gabeko bat-batekorík egin ez zitzaten mikeleteak. Al bazan, prisionero bat edo beste egin ta...
Beste ekintza batzuk
Dice el Diario de San Sebastián con fecha 3: “El individuo á quien secuestraron ayer los carlistas, apaleándolo bárbaramente por el delito de no haber querido acudir á las filas carlistas, en donde tiene otros dos hermanos, según se nos asegura, fue recogido en el más triste estado y conducido á esta ciudad. Un pequeño destacamento de voluntarios y tropa recogió por orden del general Loma a 12 caseros de los más influyentes de las inmediaciones al punto en donde se cometió el crimen, los cuales han sido conducidos á esta ciudad, imponiéndoseles a 1.000 rs. de contribución con objeto de indemnizar en cuanto se pueda á aquel desgraciado y a los otros dos que fueron también heridos por los mismos carlistas de la partida de Ochavo.” https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=97644a2e-6946-4e11-8f7b-42fb898230a6&page=4 El Imparcial (Madrid. 1867). 6/8/1874
Segun noticias de origen carlista, las bajas de estos en ocasion del relevo de la guarnición de Astigarraga fueron seis muertos y cinco heridos. Ochavo ha desaparecido desde entonces, diciéndose que se encuentra herido de un casco de granada, de cuyas resultas ha habido que amputarle un brazo.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=83e894b0-9137-4d45-b758-814ca4bbb7a9&page=2
Boletín de comercio (Cantabria). 18/8/1874, n.º 187
Hoy habla La Correspondencia de un nuevo cabecilla llamado Media Onza.
¡Infeliz!
Cuando ha desaparecido Ochavo de entre los suyos, ¿cuál será su suerte?
Con tal valor no es posible estar mucho tiempo entre carlistas.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=4dee2c83-9d58-473e-b7df-49f0cbe78b6b&page=4
La Iberia (Madrid. 1868). 25/8/1874
El Sr. Chopered, ex-vicario de Astigarraga, se encuentra hace días en Santiagomendi, habiéndose hospedado en el caserío de Artola, en compañía del cabecilla Ochavo. https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=bce15417-3b5a-47b6-a120-f14b1e0009bf&page=3 La Época (Madrid. 1849). 26/9/1874, n.º 8.015
Persona llegada a San Sebastián, de sus alrededores, asegura que el cabecilla Ochavo ha sido muerto por los facciosos. El Gobierno (Madrid 1872) 29/9/1874, nº 828
Anteayer hubo mucho fuego por la parte de Astigarraga entre las fuerzas de Rentería que iban a relevar a aquella guarnición, y la partida que manda el jefe Iturriaga (Ochavo), el cuál no tendría a su mando más de cincuenta o sesenta hombres. Con esta pequeña fuerza contuvo a los numerosos soldados de la república, causándoles algunas bajas, a pesar del fuego nutrido de fusilería y artillería que aquellos hicieron sobre nuestro destacamento. El Cuartel Real 19/11/1874
El lunes se presentaron solicitando indulto a la avanzada de Alcolea dos facciosos de la partida Ochavo, el uno de Loyola y el otro de Alza.
También en Rentería se presentaron tres de la misma partida.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=9c48a70e-ca0c-4c16-b1c8-f4c1d4079cc6
La Discusión (Madrid. 1856). 30/10/1874, n.º 1.877
Algunos individuos de la partida del Ochavo estaban ayer por la otra parte del túnel de Loyola.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=d3c7a3b3-dd21-4ebe-9c22-83488dceba5e&page=2
Boletín de comercio (Cantabria). 19/11/1874, n.º 266
Dice una carta de San Sebastián del 25 de Noviembre:
"En el monte de San Marcial en Irun, en el sitio donde los carlistas tuvieron sus baterías, están los miqueletes construyendo un fuerte en regla: al cabecilla Ochavo se le ordenó que con su gente atacase este fuerte apoderándose de él y de la fuerza que lo construye; asi trató de hacerlo en el dia de ayer, pero la Providencia quiso que en Irun tuviesen las autoridades oportuno aviso del proyecto y por lo tanto se adoptaron las precauciones convenientes para recibir a los carcas con los honores de ordenanza; al efecto se dió aviso a los miqueletes que dejaran los útiles de trabajar y tomaran en cambio sus fusiles, fingiendo no obstante que trabajaban, y una compañía del regimiento de Murcia fue a emboscarse en punto a propósito para saludarles al paso; vinieron, pues, los carlistas monte arriba, quedándose Ochavo, que es muy valiente, para robar a infelices viajeros y apalear mujeres después de ultrajarlas, a respetable distancia del alcance de fusil, para que no peligrase su existencia, y al llegar cerca del fuerte se lanzaron a la carrera, bayoneta armada, gritando como lobos hambrientos; los miqueletes, prevenidos, los recibieron con una descarga, y otra, y otra, y aquello sí era correr para atrás gritando "traicion"; pero el entusiasmo subió de punto cuando al pasar en completa dispersión por delante de la compañía emboscada recibieron un par de andanadas. Aquello era más que una multitud de hombres una bandada de golondrinas, y aún estas no los darían alcance a todo volar. Aquello ha sido un destrozo imposible de describir, pero con otro igual, se queda Ochavo sin gente que mandar."
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=6e7e85b1-eec6-41ae-a4c6-72abc7e50101&page=2
El Imparcial (Madrid. 1867). 3/12/1874
Acción de Irun. Viendo el enemigo esta insistencia trató de nuevo de envolvernos por Zavalmide y por la parte de Santiagomendi, con lo cual hubiera conseguido cortar la retirada de los que continuaban defendiéndose en San Marcos y Choritoquieta. En la parte de Santiagomendi sostuvo valientemente su posición el comandante de la partida volante D. Francisco Iturriaga, y no teniendo fuerzas de que disponer para proteger mi derecha, adelante la compañía de ingenieros… (Declaración de Cevallos en el proceso que se le formó)
Historia contemporánea: annales desde 1843 hasta la conclusion de la última guerra civil (Antonio Pirala 1879).
Amusko-Etxeberrin
Orio aurrez-aurrez dago.
-Aizu: azpeitiarrak Amusko-Etxeberrira jundakoan, zeñek egin zien su?
-Otxaboren partidakoak. (Begira Azpeitiko Artzaiak esandakoak. Cuaderno III).
Gero, orratik, gogorkiro egon ziran Amuskon. Bi etxe dira: Urkiti ta Amusko-Etxeberri. Biyak gudetxe egiñik zeuden. «Ez ote dizkiagu etxe oietatik botako?». Guk, lenengokoak, Urkiti artu bear genula; ta bigarrengoak, Amusko.
Gau erdiya izango zan. Enparan, sarritan erlejoari begira. Noizbait ere esan zigun:
-Goazemak.
Ixil-ixilik, Urkitira. Ara illunpean gijoazela, esan ziguten:
-Ez gero bizirik iñor ekarri.
Etxe inguruko lubakira jetxi, etxera iyo. Batere uste ez zutela sartu giñan. Barruan zeudenak jo bat eta jo bestea ari giñan. Izuturik zeuden. Gixagaxo asko igesi jun ziran Amuskora.
Bigarrengoak ez ziran, bear bezela, gurekin batean iyo. Gu Urkitin burrukan giñala, aiek beko zelaiean pormatzen.
Guk, Urkitiko bazterrak menderatutakoan, Amuskora abiatu giñan. Bidean soldadu zarrak erorita billatu genitun. Gure "santo y seña" eman ta erantzuten ez bait zuten-ta, baionetaz jo egiten genien.
Gu Amuskora ordurako, barrengoak ernai zeuden gure zai.
Ala ere, atea jo ta bota gendun. Sartu nai izan zuten karlista guztiak bota zizkiguten. Antxe, atean bertan, bata bestearen gañean, pillan geratu ziran. Ezin sartu giñala ta atzera berriz.
Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak (Francisco Apalategui Igarzabal 2005, Antonio Zavalaren argitalpena).
Eleizaran-tar Jose Antonio. Tolosako Laskoain-Etxeberrikoa. 1930.ko abendua
Parece que el cabecilla Ochavo ha dado orden a los caseros de Astigarraga y sus inmediaciones para que en breve término desalojen sus hogares, con pretexto de que auxilian a la guarnición de aquella plaza.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=6b3be95d-75a0-48f0-8b0d-52ba1902a72d
La Iberia (Madrid. 1868). 9/1/1875
El cabecilla Ochavo arrancó hace unos días de su casa a la mujer y dos hijas del único liberal que quedaba en Astigarraga, apaleándolas de la manera más inhumana y amenazándolas de muerte si su esposo y padre, que se había refugiado en el fuerte, no se presentaba a tomar las armas.
Las tres infelices mujeres se han refugiado en esta plaza temerosas de un nuevo atropello de parte de este vándalo.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=ce8f1bb1-5142-40f7-b31f-56eabbef0b7e&page=2
La Iberia (Madrid. 1868). 16/1/1875
Dicen en San Sebastián que el martes por la noche cogio la gente de Ochavo en los alrededores de la plaza dos soldados, uno de los cuales fue muerto por negarse a ingresar en la facción, según se decía.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=33366578-2198-4f1a-a75a-d065f1d55c99&page=3
El Imparcial (Madrid. 1867). 17/1/1875
La gente de Ochavo ha detenido a varias caseras que de la parte de Loyola se dirigían a San Sebastián con algunos productos, conduciéndolas presas a Santiagomendi.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=a73608c0-2de8-47b0-977c-2eec1c05c2e2&page=4
El Imparcial (Madrid. 1867). 18/1/1875
Anoche parecía que se estaba librando una batalla. Todo eran cañonazos y descargas cerradas. Se acercaron por Puertas Coloradas unos cuántos de estos merodeadores, que sin duda serían del pequeño kalifa del monte de Santiagomendi, el cabecilla Ochavo, y empezaron a tiros con nuestros guardias. Después, como a las dos de la mañana, se presentaron algunos otros por Las Arenas, hacia la carretera de Madrid, y se entretuvieron haciendo fuego a dos vapores que hay en el puerto que han venido a tender el cable a Santander.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=d7eede51-e3e0-442b-892d-0151b175fa5d&page=2
La Época (Madrid. 1849). 23/1/1875, n.º 8.130
Con fecha del 1° del actual escriben al DIARIO DE SAN SEBASTIÁN desde Hernani: "Ayer D. Pío Iribarren, sargento, y José Arsuaga, voluntario, murieron, heridos traidoramente. Los alcanzo el nuevo Santa Cruz (Ochavo), y sus bayonetas, horror da el manifestarlo, remataron a los malogrados voluntarios, sostén de sus familias y de la libertad.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=58a3e4f1-bd71-419f-ba9d-a2f51676f113&page=3
La Época (Madrid. 1849). 6/2/1875, n.º 8.144
Mañana hace dos años que murió D. León Casas, oficial de voluntarios de Hernani, primer mártir que selló con su sangre el camino de Astigarraga. También D. Pío Iribarren, sargento, y José Arsuaga, voluntario, han muerto en el mismo camino, heridos traidoramente. Los alcanzo el nuevo Santa Cruz (Ochavo), y sus bayonetas, horror da el manifestarlo, remataron a los malogrados voluntarios, sostén de sus familias y de la libertad.
A la misma hora otro tercero, Antonio Echeverria, cuyo hermano está hace seis meses prisionero de los carlistas, cayó herido, pero se le pudo recoger, y aún vive, pero, con pocas esperanzas de vida, pues la bala le atravesó el estómago. Un respetable anciano fue arrancado ayer en el mismo sitio de manos del Ochavo, y mientras dos voluntarios, rodilla en tierra, hacían fuego contra la partida de este bandido, dos robustos brazos le arrancaban de segura muerte, trayéndole a su casa.
https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=ac6cd32a-f9fd-4e18-93e9-b843089899a0&page=3
El Pabellón nacional (Madrid). 7/2/1875
No es cierto, afirma El correo de San Sebastián, que haya fallecido el cabecilla Ochavo, como dicen varios colegas de Madrid con referencia a noticias comunicadas al Jefe de la fuerza acantonada en Miranda por un prisionero carlista natural de Zumárraga.
El Popular, 1875 (memoriademadrid.es)
El Popular (Madrid 1868) 24/2/1875, nº 1714
Hurrengo urtean, 1875.eko apirilaren 28an, “Diario de San Sebastian”en Hernaniko korrespontsalaren kronika detallista batek zioen: “Beso-euskarriarekin, argalago eta zurbilago, bizarra apainduta, inoiz baino harroago eta basatiago berragertu da Otxabo Hernani erasotzera”. Lehenengo agindua izan omen zen: “Zahar edo gazte, hil egin behar da hernaniarra”. Baina ez zuten lortu tren geltokitik aurrera egiterik eta hor gelditu zen erasoa.
Esaldi nori, baina, beste modu batean ere jaso zuten: 30 Abril (n°. 134): Ochavo: «Gaztea edo zarra, il egin bearda». Ernaniara. (Joven o viejo, hay que morir. A Hernani). Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak (Francisco Apalategui Igarzabal 2005, Antonio Zavalaren argitalpena).
(En Santiagomendi…) En la trinchera de Ochavo, que domina el puente de Ergobia, había otro grupo trabajando… https://hemerotecadigital.bne.es/hd/es/viewer?id=60c4fd07-1329-4bf3-b29e-86048f38ec63&page=3 El Siglo futuro (Madrid). 3/2/1876, n.º 27
Besoko zauria eta ordezko "Otxaboa"
1875.eko otsailak hiruan karlistek eta liberalek elkarren kontra aritu ziren Indamendi inguruan[14]. Borrokatan, Francisco Iturriaga eskumako besoan zauritu zuten, tiro batez[15]
Handik gutxira, egunkari batek besoa moztu behar izan ziotela zabaldu zuen, baina ez zen egia[16]. Itxura denez, Tolosara eraman zuten, eta bertan hezur zati batzuk ukondotik erauzi zioten. Berri batzuren arabera, operazioa ondo atera omen zen, eta kalera irtetzen hasi zen[17]; baina eskumako besoko inutila geratu zela ere zabaldu zen[18].
Ondorioz, borroka armatua laga behar izan zuen[19], eta partidaren buru tenientea jarri zen, pasaitarra bera[20]. Francisco Iturriagak aprobetxatu zuen Soraluzeko familia bisitatzeko, behintzat Madrilgo egunkariek Eibar ingurura joan zela jaso zuten[21].
Bitartean, zauriek Otxabo alde batera jarri bazuten ere, bere partida ez zen geratu, teniente pasaitarrak gidatua. Etsaien artean izua mantentzeko, honek ere Otxabo hartu zuen ezizena. Baina ez zen soraluzetarra bezain abila. Egunkari liberalen arabera, martxoak 16ko arratsaldean bi aldiz eraso egin zioten Casapote gaztelua, baina Ergobia aldera atzera egin behar izan zuten. Hasiera batean partidan 120 lagun baziren ere, azkenean bakarrik 15 lagun geratu ziren[22].
Otxabo berria jeloskorra ere bazen. Bost andrek esan omen zuten aurrekoa bezain lerdena ez zela, eta hamarna makilkada agindu zien. Antzeko adierazpenak egin zituen beste emakume bati, berriz, hogei[23].
Maiatza hasieran, nahiz eta besoa oraindik lotuta eraman, partidaren buruan berriro jarri zela zabaldu zen[24], baina aurki berria gezurratu zuten, oraindik Tolosan omen zela, ohetik altzatu ezinean[25].
Ekainean, berriz, besoko zauria larritu omen zitzaion[26] eta medikuek ez zuten uste bertatik bizirik irtengo zenik[27].
Dena dela, besoa ez zuen osorik sendatu, 1876.ean ere lotura omen zeukan eta[28].
Otxabo eta emakumeak
Mikelete izanik, Francisco Iturriaga ezin zen ezkondu: orduko arauregiaren arabera, ezkontzerakoan mikeleteak lana laga behar zuten, derrigor.
Ezkongabea zen, beraz, eta partida buruzagia izan zen denboran ez zuen emakumeenganako inolako begirunerik erakutsi.
Partidakoa zen Tomás Lizarralderen esanetan: "Gizon gaiztoa zan… Donostiko inguruetan, plazara zijoazten ziran neskatxari...". Gehiago kontatuko zuen Tomasek, baina adierazpenak jaso zituen Francisco Apalategi apaiza izanik, ez dakigu zer gertatzen zitzaien plazara zihoazten neskatxei[29].
Egunkari liberalen arabera, 1874.eko irailean hogei emakume bahitu omen zituen Donostia inguruan[30].
Mojak ere ez zeuden salbu. Irail bereko ordu txikietan Otxaboren partidakoek Uliako komentuko atea jo omen zuten, sartzeko asmoarekin; mojek eta kapilauak sarrera ukatu zioten. Irailak 23an atzera bueltatu ziren, sartzeko asmoz, eta kristal batzuk ere apurtu zituzten; mojek, izututa, kanpaiak jotzen hasi ziren laguntza eske, eta karlistek hanka egin zuten. Azkenean, berdurtuta, komentuko hamazazpi mojek Donostiako Santa Teresa komentura alde egin zuten[31].
1875.eko urtarrilean, berriz, Astigarragako bi neskei makilsaldo ederra eman zien, herrian geratzen zen liberal bakarraren alabak izateagatik. Gainera, hilko zituela mehatxatu zituen, beraien aita eta neba karlisten aurrean aurkezten ez baziren[32]
Dena dela, emakumeen artean bazuen nolabaiteko arrakasta. Berau zauritu zutenean eta partidaren buruzagitza laga zuenean, inguruko sei andrek komentatu omen zuten Otxabo berriak ez zuela aurrekoak beste balio, eta ez zela bezain lerdena ere. Buruzagi berriak, hasarretuta, hamarna makilkada eman zizkien bost emakumeei, eta hogei seigarrenari[33].
Heriotz zigorra
Gerraren bukaera gertu zelakoan, buruzagi karlistei presio gehiago egiteko liberalek epaitegiak jarri zituzten martxan. Eta Francisko Iturriaga ez zen salbuespena izan.
Aitzakia, matxinada eta 1874.eko Donostia inguruan egindako lehen lapurreta (dirua eta arroparena). Eskualde liberaletik ihes eginda zegoenez, epaiketa bera barik egin zuten, errebeldian, 1875.eko abuztuan.
Epaia abuztuak 30an eman zuten, eta aho batez garrotez hiltzera zigortu zuten, Kode Penalaren 243, 245, 102, 316 eta 90 artikuluak oinharri hartuta[34].
Hori bai, harrapatua izan balitz edo bere burua aurkezterakoan, bere arrazoiak aurkezteko eskubidea izango zuen.
Gerra osteko ihesa eta bitartekari lanak
Frantziara ihesi
Bigarren karlistada hasi zenean, Espainian baziren beste gatazka pil-pilean: kantonalistak, Kubako matxinoak… Karlistada hasi zenean (1873) Espainia osora zabaldu ba zen ere, hurrengo urtean orduko gobernuak gainontzeko gatazkak menperatzea lortu zuen, eta karlisten partida asko eta asko ere. 1874. urterako karlistak Euskal Herrian era Katalunian ari ziren, batez ere.
Orduan liberalek lurralde hauetan konzentratu ziren, eta poliki poliki karlistak menperatzen hask ziren. Eta 1875/07/03an CarlosVII.ak Bizkaiko foruak zin egin bazituen ere, berandu zen zaleen indarrak suspertzeko.
Azkenik, karlisten azken porroten ostean, 1876/02/28an Carlos VII.ak erbesteratu zen, bigarren karlistadari bukaera emanez. Sasoi hartan, berarekin batera hainbat karlista ospetsuk eta buruzagik erbesterako bidea hartu zuten ere.
Madrilgo prentsaren arabera, Francisco Iturriaga Otxabo otsailaren bukaeran pasa zuen muga[35]. Eta apirilaren erdialdean, berriz, Bordeleko kontsul-etxean indultua eskatu zuen[36].
Eta 1876.eko irailean, Le Courrier de Bayonneren arabera, Frantziako gobernuak Otxabo eta Boet buruzagi karlistak Limogesera erbesteratu zituen[37]
Otxabo ez zen partidako bakarra Frantziara ihes egiten. 1876.eko irailean bere taldekide batzuk atxilotu zituztenez, Astigarragako gizon batzik Frantziara pasa ziren, beldurrez[38].
Partida berria?
1874.eko abenduan Espainian Alfonso XII.a erregea ezarri zuten, eta 1876.eko udan konstituzio berria onartu zuten. Urrian errepublika aldeko oldarraldia prestatzen ari zela eta, atxiloketa ugari izan ziren Zaragozan, Logroñon, Bilbao eta Santanderren.
Bitartean, Frantzian erbesteratutako hainbat karlista, bizimodurik gabe, Nafarroako mendietan partida bat osatzen hasi ziren, buruzagia Otxabo omen zutela. Gobernuak mugaren babesa indartu zuen[39].
Bitartekari lanak
1877.eko urtarrilean La Iberia egunkariak Otxaboren jarduera bitxiak salatu zituen, gobernuarentzat lanean ari zelakoan, Frantzian zeuden karlistekin bitartekari.
Egunkariaren arabera, eta bere menpekoek esanda, Otxabo buruzagia Madrilen ari omen zen gora eta behera, aurretik Kubara joan beharrik gabe; eta lanpostu ofizial baten zain omen zegoela...[40].
Egun batzuk geroago, Otxabo trenez abiatu omen zen iparralderantz 13ko iluntzean. Hernanira heltzerakoan, ekaitza lagun, trenetik salto egin eta egunsentirako Behobian zegoen, Frantziara pasatzeko eta aspaldiko partida-lagunekin biltzeko. Beti Baionako kazetariaren esanetan, Madrilgo bilera susmagarrien ostean burukide ohiek ez zuten oso gogo onez hartu, baina betidanik zeukan ospeari eta azken denboretako jazarraldiei esker menpeko ohien konfiantza osoa berreskuratu zuen. Bukatzeko, kazetariak Otxaboren egoerari buruzko zalantzak zabaltzen zituen "...hilabete hauetan gizon batzuekin gertatzen ari denarekin, ezin dira geroko asmoak asmatu..."[41].
Bi egun geroago, Otxabok Madrilgo Gobernu Militarraren baimena zekarrela zioen, kapitain karlista indultatu moduan, eta Serrano berak sinatuta[42].
Indultoa
1877.eko otsailak hemeretzian Francisco Iturriagak muga zeharkatu zuen eta Behobiako guardia zibilei bere burua entregatu zien. Madrilgo egunkarien arabera, "Guardia Zibilak Otxabo harrapatu zuen"[43].
Hurrengo egunotan Madrilen epaitu behar zutela zabaldu zen[44], eta epaitegi militarrek ere epaitu nahi zutela[45].
Madrila eraman behar zutela zabaldu zenean, egunkari batzuk ez zituzten gauzak oso garbi ikusten eta azpijokoak salatzen hasi ziren[46]. Egunkari batean zabaldu zenez, Otxabo arazorik gabe zeharkatzen omen zuen Irungo muga, pasaporte berezi bati esker; "harrapatu zutenean" Bartzelonatik telegrama bat heldu omen zen; Otxabok zerrenda bat zeraman aldean, 40 mutil eta 42 ofizialen izenekin, jeneral bati zuzendua; eta gero Hendaiatik kartera ekartzeko eskatu zuenean lagun bati esan omen zion: "Ez izan inolako kezkarik". Eta kronika bukaeran, "Segi papeladarekin!"[47].
Atxilotura egon zen garaian, Kubara bialduko zutela zabaldu zen, karlisten artean lortutako maila berberarekin[48], baina aurki zurrumurrua gezurtatu zuten[49].
Garai hartako prentsaren mailaz jabetzeko, nahikoa da La Correspondencia egunkariaren bi berri alderatzea. 1877.eko martxoak 9an esaten zuen: "Esaten ari da Cubako gudarostera bidaliko dutela Otxabo buruzagi ohia". Eta biharamunean: "Gezurra da egunkari batek zabaldutakoa, Otxabo ezizenez ezagututako buruzagi karlista Cubako irlara bidali behar dutenik".
Azkenean, ez zuten Madrila eraman eta ekainean Gasteizen epaitu zuten. Hilak 19an aldeko epaia eman zioten, eta askatu zuten[50].
Heriotza Madrilen
Argandan ezarri
Itxura denez, 1877.eko abuztuan Francisco Iturriaga Madril aldera joan zen bizi izatera, orduko egunkarien arabera[51].
Eta Argandan hartu zuten bizitokia. Behintzat, eskutitzak hara bidaltzen zizkioten[52]:
- Cartas retenidas por falta de franqueo el día 11 de Noviembre de 1877
- ...
- Num. 199 Francisco Iturriaga - Arganda
- ...
Lapurreta saiakera eta heriotza
1878.eko irailak 13ko iluntzean Madrilgo Castellana pasialekutik, Hipodromo berriaren gertu, pasioan ari zen bikote bat, estali gabeko kotxean.
Halako batean, lapur batek kotxea geratu eta, pistola eskuan, gizonari zeuzkan bitxiak eta dirua eskatu zizkion. Gizonak agindutakoa bete zuen, urrezko txanpon batzuk eta Losada markako erloju garestia emanaz.
Andreak, bitartean, txilioka hasi zen, auzotarrak eta zaindariak erakarriz. Lapurra korrika hasi zen, baina handik 500 bat metrotara, Virtudes kalean, hartu zuten preso. Arnasa hartu ostean lapurrak berriro ekin zion korrikari eta, harrapatzerik ez zegoela ikusita, goardia zibil batek tiro egin zion, bartan behera akabatuz. Hildakoa Francisco Iturriaga Otxabo zen, karlista buruzagi ohia.
Hurrengo egunetako egunkariek berria jaso zuten[53], batzuetan hainbat akatsekin: Otxabo arabarra zela, Santa Cruz apaizaren bigarrena izan zela...
Ez dakiguna zera da, lehen saiakera izan zen, ala aurretik beste lapurretak egin zituen.
Hil eta gero, liberala!
Gerra bukatu eta hogei bat urtetara, liberalen alde borrokatutakoen zerrendak agertzen hasi ziren Madrilgo Gazetan, hainbat onura eskuratu ahal izateko (esateko, semeak soldautzatik libre geratzeko)[54].
Harrigarria bada ere, liberalen aldeko zerrenda hauetan Otxabo ere agertu zen!
- Lista de los voluntarios vascongados que durante la última guerra civil defendieron con las armas los derechos del Rey legítimo y de la Nación.
- Guipúzcoa. Cuerpo de Miqueletes
- …
- Francisco Iturriaga Unamuno
- …
Otxaboren anai-arrebak eta gainontzeko familia
Zazpi anai-arrebatan Melchor Francisco Yturriaga Unamuno zaharrena izan zen (1839/08/23). Familiaren ezizena "Otxabo" izanik, gainontzekoak ere "Otxabo" edota "Otxabonekoak" izan ziren.
Jose Sebastián
Soraluzen jaioa (1841/10/05), Andresa Trocaola Lizarriturri andrearekin ezkondu zen (1868/03/28).
Lau seme alaba izan zituzten: Ysidoro (1869-1956), Maria Basilisa (1872-1905), Pío (1875-1876) eta Justo (1882-1882).
Andresa Soraluzen hil zen (1893), eta Jose Sebastian hiru urte geroago (Soraluze 1896/02/15).
Semerik zaharrena, Ysidoro, oso gaztetan joan zen Txilera, eta diru asko egin zuen bertan. Soraluzen Babesetxe-Ospitala antolatu behar izan zenean (1896), berak emandako diruari esker Josefa Micalea Maiztegi andreari Mendizabal etxea alokatu zioten.
Maria Jesusa
Soraluzen jaioa (1844/01/14), bertan ezkondu zen Pascual Cerra Fernandez-ekin (1861/05/14).
Bi seme-alaba izan zituzten, biak ala biak Gasteizen hilak: Ambrosio (1883-09-25) eta Josefa (1898-03-08).
Josefa Antonia
Soraluzen jaioa (1846/01/15), ondo gazte zela Gasteizera joan zen neskame. Bitxiak lapurtzeagatik salatua (1862), hiru hilabeteko espetxealdia ezarri zioten.
Atzera Soraluzera itzulita, bertan hil zen hamazortzi urterekin (1864/08/12).
Antonio Agustin
Soraluzen jaioa (1849/05/22), Maria Ana Gurruchaga Unanue azpeitiarrarekin ezkondu zen, Azpeitian bertan (1871/11/17).
Juan Jose
Soraluzen jaioa (1851/08/20), bertatik alde egin zuen. Ez dago beste berririk.
Manuela Eusebia
Etxeko txikiena ere Soraluzen jaio zen (1854/03/05).
Madrilen neskame ibili zen. Etxeko jaun-andreek semealaberik ez zeukatenez, artean umeak zirela (lau-sei urte) Isidoro eta Maria loibak eraman zituen Madrila, bigarren karlistada bukatu berria. Urtebete eman zuten izekoarekin.
Erreferentziak
- ↑ Gerrilarien taldea, buruzagi edo cabecilla baten aginpekoa.
- ↑ La Época (1900/01/26).
- ↑ Karlisten bigarren gerrateko bertsoak (Antonio Zavala 1997). Serafin Barojaren bertso hauek Joseba Tapiaren Eta tira eta tunba diskan agertzen dira.
- ↑ Desde la última vuelta del camino. Memorias (Pío Baroja 1944).
- ↑ Otxaboa Espainiako txanpon zaharra zen, XVII. mendean sortua, kobrezkoa eta bi marabedi balio zuena. Urteekin gero eta pisu gutxiagorekin egiten ari ziren, eta azkenak XIX. mendearen erdialdean egin zituzten.
- ↑ Gaceta de Madrid (1834/09/04)
- ↑ Diligencias realizadas para el cumplimiento de la sentencia impuesta a Josefa Antonia de Iturriaga Unamuno, natural de Placencia, por el hurto de un alfiler de oro para el pecho, unos pendientes con piedras azules y unos manguitos de estambre que robó en casa del matrimonio Antonio Serrano y Josefa Lauzurica, siendo condenada a tres meses de arresto mayor y un duro de multa. 1862/10/05, Gasteiz (Araba) - 1862/10/18, Gasteiz (Araba).
- ↑ Gaceta de Madrid (1896/03/19).
- ↑ Batallòn de Miqueletes Voluntarios.
- ↑ Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak. Francisco Apalategui Igarzabal (Auspoa 2005, Antonio Zavalaren argitalpena).
- ↑ La Discusiòn (1874/04/28).
- ↑ Gaceta de Madrid (1874/05/28).
- ↑ Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak. Francisco Apalategui Igarzabal (Auspoa 2005, Antonio Zavalaren argitalpena).
- ↑ Indamendi, Pagoeta mendigunean. Tontorrean Zestoa, Aizarnazabal eta Aiako udalerriak biltzen dira.
- ↑ Diario de San Sebastiàn (1875/02/07 eta 08).
- ↑ El Pabellón nacional (1875/02/13).
- ↑ Diario de San Sebastiàn (1875/02/19).
- ↑ La Época (1875/02/25)
- ↑ La Iberia (1875/02/16).
- ↑ El Popular (1875/02/16), La imprenta (1875/02/18).
- ↑ El Imparcial (1875/02/26).
- ↑ La Iberia (1875/03/23).
- ↑ La Iberia (1875/03/27).
- ↑ El Imparcial (1875/05/01).
- ↑ El Imparcial (1875/05/05).
- ↑ El Imparcial (1875/06/10), El Noticiero Bilbaíno, El Globo (1875/06/16).
- ↑ La Correspondencia de España (1875/06/09), El Eco de Cartagena (1875/06/09).
- ↑ La madeja política (1876/02/01).
- ↑ Karlisten eta liberalen gerra-kontaerak. Francisco Apalategui Igarzabal (Auspoa 2005, Antonio Zavalaren argitalpena).
- ↑ La Iberia (1874/09/10).
- ↑ Diario de San Sebastiàn (1874/09/25).
- ↑ La madeja política (1875/01/23)
- ↑ Boletín de comercio (1875/03/23).
- ↑ La Correspondencia de España, El Imparcial, La Época.
- ↑ La Correspondencia de España (1876/02/27), El Solfeo (1876/02/28).
- ↑ El Constitucional (1876/04/16).
- ↑ El Imparcial (1876/09/09).
- ↑ Diario oficial de avisos de Madrid (1876/09/22).
- ↑ La petite presse (1876/10/26).
- ↑ La Iberia (1877/01/06).
- ↑ La Iberia (1877/01/18).
- ↑ La Iberia (1877/01/20).
- ↑ El Pabellón nacional,La Correspondencia de España.
- ↑ El Bien Público (Mahón 1877/02/23).
- ↑ El Pueblo Español (1877/03/05).
- ↑ El Solfeo (1877/02/22).
- ↑ La Iberia (1877/02/27).
- ↑ La Iberia (1877/09/03).
- ↑ El Pabellón nacional (1877/03/13).
- ↑ El Pueblo Español, El Imparcial, El Globo.
- ↑ El Globo (1877/08/09).
- ↑ Gaceta de Madrid (1877/11/12).
- ↑ Besteak beste El Pueblo Español, Gaceta Universal, El Globo, Fray Veràs eta Diario de Huesca.
- ↑ Gaceta de Madrid (1896/05/18).