Karakate bizirik! (eu)
Izenburua | Karakate bizirik! |
Egilea/k | Regina Maiztegi eta Arrate Gisasola (hitzak) Jon Oñederra eta Ander Ariznabarreta (doinua) |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | plaentxia.eus |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Karakate bizirik!
- Sumendi jaio zinen
- Zu gar, sugarrez
- Gure arbasoen
- Bizi, bizileku
- Gu kate testigu.
- Sumendi
- Gu, zure
- Zu, gure su!
- Zure arnas lapurren
- Plan txar, maltzurrez
- Gure ondorengoren
- Kate, kalterako
- Ez dira pasako!
- Sumendi
- Su kate
- Zu Karakate
- Bizi kate
- Bizirik Karakate
Azalpenak
2022. urtekomhasieran ezagutu zen Green Capital enpresaren asmka, Kortazar Haitzetik (Karakatetik) gertu bi haize errota erraldoi jartzeko asmoa.
Soraluze eta Elgoibarren aurki hasi ziren proiektuaren kontrako ahotsak, era ekintzak antolatu ziren, Udalen aldetik zein herri plarafkrmen aldetik.
Soraluzen, besteak beste, abesti hau sortu zuten. Hitzak Regina Maiztegi eta Arrate Gisasolarenak dira, era doinua, berriz, Jon Oñederra eta Ander Ariznabarretarenak.
Abestia grabatzeko, Jon Oñederra eta Arrate Gisasolak abestu zuten, eta Aiuri Gisasolak bibolinaz lagundu zituen. Ander Ariznabarreta soinu grabazioaz eta moldaketez arduratu zen.