Prospección arqueológica en Karakate-Iruiya (eu)
Prospección arqueológica en Karakate-Iruiya | |
---|---|
Egilea | Jesus Tapia |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 2022 |
Argitaletxea | Aranzadi Zientzia Elkartea |
Hiria | Donostia |
Izenburu osoa
Memoria prospección arqueológica con catas en Karakate-Iruiya (Soraluze-Elgoibar) 2022
Karakate-Iruian (Soraluze-Elgoibar) 2022.ean egindako indusketa arkeologikoen txostena
Liburua zertan den
Elosua-Plazentzia estazioan megalitoak nahikoa gertu daude bata bestearekin, baina Sabuatik Kortazarreko Haitzetaraino dagoen kilometro pasatxoan ezer ez egotea oso arraroa zen.
2021. udazkenean Muskiritzuko mendilerroan bi aerosorgailu jartzeko egitasmoa ezagutu zen. Eta aurrera egitekotan, inguruko balizko aztarna arkeologikoak desegiteko aukera zegoen.
Horregatik, Soraluzeko Udalak eskatuta 2022eko udaberrian Aranzadiko teknikariek hainbat kata egin zituzten esparru horietan, eta lau zista topa ere: Gortazar, Otsoaldasoro I, Otsoaldasoro II eta Otsoaldasoro III. Honetaz gain, beste bi leku antzeman zituzten, agian megalitoak gordetzen dituztenak. Pagomunetan lehena eta Idoian bigarrena.
Txostenak egindako lanak jasotzen ditu, eta topatutakoak ere. Bukatzeko, lau monumentuen fitxa bana dakar.
Erreferentziak
Liburuxka ekartzeko Liburutegi digitalera joan.