Hispaniae veteris et novae descriptio (eu)
Hispaniae veteris et novae descriptio | |
---|---|
Egilea | Philipp Clüver |
Urtea | 1624 |
Hiria | Leyden |
Tamaina | 27 x 31 zm |
Mapa zertan den
Philipp Clüver (1580-1622), Cluverius moduan ere ezagutua, aintzineko geografiaren lehen ikertzaileetakoa izan zen. Iturri literarioez gain, hainbat bidaia egin zituen oinez herri eta hiriak bertatik bertara ezagutzeko: Alemania, Ingalaterra, Eskozia, Frantzia...
Mapa hau "Introductionis in Universam Geographiam" liburua agertu zen (1624-1629), Philipp Clüver hil eta gero agertu zena[1]. Liburua oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat aldiz birrargitaratu zen: 1667, 1676, 1683, 1711, 1729... Mapare grabatzailea Petrus Berthius izan zitekeen.
Mapan hainbat herri eta hiri agertzen dira, erromatar garaikoak eta modernoak, tipografiak bereizten dituela. Eta erromatar garaietatik datozenak bi izen dituzte.
Soraluzeri buruzkoak
Gipuzkoako sei herri agertzen dira, hiru kostaldean (Deba, Donostia eta Hondarribia) eta beste hirurak lehorrekoak (Soraluze, Arrasate eta Tolosa).
Bitxikeriak
Erreferentziak
- ↑ Batzuk esaten dutenez mapa hau 1616ean agertu omen zen, Amsterdam-en.