Atlas Novus Terrarum Orbis (eu)
Atlas Novus Terrarum Orbis. Regnorum Hispaniae et Portugalliae | |
---|---|
Egilea | Johann Baptiste Homann |
Urtea | 1731 |
Hiria | Nuremberg |
Tamaina |
Mapa zertan den
Johann Baptist Homann 1664an jaio zen Oberkammlachen (Alemania). 1702an sortu zuen bere negozioa Nuremberg-en (Alemania). Herbeeretako mapa inprimatzaileen urte luzeko aginte ostean, Homann argitaletxea Alemaniako mapa eta atlas ekoizle garrantzitsuena bihurtu zen. Bere lehen atlas argitaratu eta gero (1707), Johann Baptiste Homann Berlingo Zientzia Akademiako kide bihurtu zen. Nurembergen hil ondoren (1724), Johann Christoph semeak gidatu zuen enpresa. Azken hau hil ondoren (1730) argitaletxea oinordekoek hartu zuten eta hurrengo mendera arte Homann oinordekoak izenarekin jarraitu ziren.
Atlas hau sortu baino hamar urte lehenago (1720), Espainia eta Portugaleko mapa atera zuen: Regnorum Hispaniae et Portugalliae.
1731. urtean munduko atlasa argitaratu zuen, Atlas Novus Terrarum Orbis izenekoa, bertan ehun mapa baino gehiago jasotzen zituela.
Soraluzeri buruzkoak
Hamar urte lehenago ez bezela, Soraluze modu nabarmenean agertzen da, bai ikurraz zein letra tamainaz.
Gainera, Durangotik Tolosarainoko errege bidea agertzen da (herrian Iruretik sartzen eta Irukurutzetatik irtetzen zena).
Bitxikeriak
Bizkaiak esparru handia hartzen du: Kantabriako Santillanatik Bidasoaraino itsasaldetik, eta lehorrean Ebro ibairaino. Barruan Gipuzkoa (Ipuscoa), Araba, Bizkaia (Bifcaia) eta Kantabria erdia hartzen zuen.
1620. urteko mapan Frantziako errege-bide berria[1] marraztu bazuen ere, mapa honetan bide zaharra marraztu zuen: Gasteiztik Agurainera eta handik, San Adrianetik barrena, Segura, Ordizia eta Tolosara.
Erreferentziak
- ↑ Gasteiztik abiatu eta Gatzagatik Arrasatera; handik, Oñatitik, Urretxu, Ordizia, Tolosa, Irun, Donibane Lohitzune eta Baiona.