Oreka Art. Erakusketak. Lehen aldia (eu)
Lehen aldiko erakusketak (2009-2011)
- Oharra:Ahal izan denean, argazkiak erakusketei dagozkie; baina ez kasu guztietan.
Oreka Art galeria Alberto Ramirez soraluzetarrak sortu eta bultzatu du, Oreka Art izenarekin hasieran, eta Almacén de arte Oreka Art gero.
2009ko uztailean zabaldu zuen lehen aldiz, egoitza Gabolats kaleko 28 zenbakian zuela (Banderakoa etxea). Etxeko bi planta hartzen zituen: beheko solairua eta sotoa.
Asmo bikoitza zuen, Soraluzera arte mugimenduak ekarri eta Soraluze arte bideetan jarri. Laguntza ere izan zuen, batez ere Soraluzeko Udalak, Soraluce Koop.E.-k eta Kutxak emandakoa. Hala ere, zailtasun ekonomikoak zirela eta, bi urte geroago Oreka Art galeriak ateak itxi behar izan zituen, 2011/10/14an hain zuzen. Azken erakusketa Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.
Zabalik egon zen bi urte pasatxo horietan 25 erakusketa antolatu zituen. Gehienak hementxe daude jasota.
2009. urtea
2010. urtea