Gizartea. Ikasleak guztira (eu)
Datuak
Urtea Eskolaurrea eta
lehen mailaLanbide-
heziketaBigarren
mailaErdi/goi-
mailaGoi-maila Guztira 1986 881 125 135 34 86 1.261 1991 624 162 228 42 68 1.124 1996 508 69 239 44 69 929 2001 295 47 249 42 67 700 2006 301 71 246 60 62 740 2011 426 81 190 33 95 825
Bilakaera
1986 urtetik aurrera ikasleen kopurua asko jaisten da, biztanleriaren jetsiera islatuz. 2001 urtean behea jo era gero, kopurua handitzen ari da berriro, baina oso modu apalean.
Eskolaurre eta lehen hezkuntza oso bilakaera antzekoa dute. Desberdintasun bakarra behea jo eta gero (2001) hurrengo bost urtetan kopurua ia ez zen hobetu.
Lanbide heziketak oso bilakaera aldrebesa izan du: lehengo bost urtetan gora egin zuen, nahiz eta ikasle kopuru osoa jaitsi. Baina 1996 urtean DBH herrian ezarri zuten, eta agian lanbide heziketa ikasteko kanpora joan behar zelako, ikasle kopurua amildu zen. Ordutik hona nahikoa egonkor mantendu da.
Bigarren mailako ikasleak gora egin dute 1986-1996 epean, mantendu 1996-2006 urtetan eta 2011rako jeitsi ziren. Zergatik?
Azkenik, erdi era goi mailako ikasle kopurua nahikoa egonkor mantendu da, nahiz eta kopuru osoa nabarmen jeitsi. Hasierako urteetan karrera luzeko ikasleak askoz gehiago ziren, 2001-2006 tartean zenbakiak orekatuagoak zeuden baina 2011rako hasierako proportziora bueltatu dira.
Erreferentziak
- Datuen Excela ekartzeko Biltegi digitalera joan.
- EUSTAT. Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuak (1986-2011).