Jeltzaleak (1923 arte) (eu)
- Oharra: Sarrera hau sortzeko, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikulua erabili izan da (Mikel Aizpurua Murua 2015).
- Oharra: Sarrera hau jeltzaleei dagokie. Sasoiko alderdiari buruzko sarrera irakurtzeko, sakatu hemen.
Zerrendan agertzen direnak
Sarrera honetan lantzen den zerrenda Mikel Aizpuruak osatutakoa da, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikuluan argitaratua. Soraluzeri lotutakoak hartu dira bakarrik.
Guztira 109 izen dira[1], gizonezkoak denak.
Egileak berak dioenez, orduko Gipuzkoako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegiaren aztarnarik ez dagoenez, prentsa abertzalearen azterketa sistematikoa izan da iturri nagusia, handik eta hemendik aurkitutako abertzaleen eta bazkideen zerrendekin osatua. Inor zerrenda honetan agertzeak ez du esan nahi derrigorrez bizi guztiko jelkideak izan zenik, baizik eta inoiz abertzale moduan hartu izan zela.
Ogibidea eta adina lortzeko, berriz, hauteskunde-erroldak erabili ditu egileak, bertan agertzen zelako. Baina bi akats ditu baliabide horrek: batetik, ez dira hogeita bost urtetik azpikoak azaltzen eta bestetik, ogibideari dagokionez, ez dira beti oso zehatzak izaten erroldak.
Mikel Aizpuruaren lan hau (eta Soraluzeko jeltzaleen zerrenda) 1923. artekoa da: irailak 23an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu kolpea eman zuen Espainian, eta alderdiaren jarduna eten zen.
Lehen aipamenak
Zerrendak pertsona bakoitzaren lehen aipamena jasotzen du; hau da, noiz agertzen den abertzaleekin lotuta lehengo aldiz.
101 lagunen datuak dauzkagu, eta lau urte nabarmentzen dira: 1909 (9 izen berri), 1911 (beste 9), 1918 (10 gehiago) eta 1923 (20 izen berri).
Erabilitako iturriekin (gogoratu urte haietako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegirik gordetzen ez dela) ezin esan pertsona horiek urte zehatz horietan alderdiaren inguruan bildu zirenik. Baina prentsa abertzalearen helburu bat mugimendua hauspotzea zenez, pentsa daiteke zale berrien izenak lehen baitlehen argitaratzeko prest egongo zirela.
Nabarmentzekoa da oso 1923.eko "arrakasta": 20 izen, guztien %20a. Urte honetan ziklo bat itxi zen, Primo de Riveraeren diktadurak alderdiaren martxa eten zuen eta.
Adinak
Mikel Aizpuruk bildutako datuek oso alderdi gaztea irudikatzen dute.
Alde batetik, 44 lagunei buruz ez daukagu daturik: ez jaioteguna (bataio errejistro publikoak 1900 urte artekoak dira), ezta lanbidea (ez dira errolda elektoraletan agertzen). Beste moduan esanda, beren izena lehen aldiz aitatu zenean 22 urte izango zuten, asko jota.
Badauzkagu, berriz, 65 lagunen datuak. Grafikoan agertzen denez, gehienak (%68a) ez zuten 30 urte alderdiarekin lotu zirenean.
Beste muturrean, 50 urtetik gorakoak 4 izen besterik ez dira aipatzen: Felipe Larrea Aldazabal (55), Crisóstomo Gallastegui (57), Claudio Arizaga Arozabe (63) eta Anacleto Berraondo (74).
Lanbideak
Lanbideei dagokienez, Mikel Aizpuruk hamabi taldetan sailkatu ditu. Soraluzen bi talde nabarmentzen dira: "ogibide ezezaguna" dutenak eta langile mekanikoak.
"Ogibide ezezagun"eko 44 lagun daude zerrendan (%39a). Lanbideak orduko zentso elektoraletik jaso direnez, honek esan nahi du 44 lagun hauek oso gazte zirela 1923.ean, orduko zentso elektoralean agertzen ez zirelako.
Lanbide ezaguna dutenen artean (66 lagun), 43 langile mekanikoak ziren (%40a), bat kenduta beste 42ak armaginak. Honetaz gain, beste hiru lagun armagintza zute lanbidea, baina ugazabak kasu honetan.
Azkenik, beste bi talde apalagoak aitatu behar dira: bere kasako negozioak zituztenak (6) eta nekazari/ baserritarrak (7). Aurreiritzi eta esterotipo batzuren kontra (abertzale = baserritarra), abertzaletasuna kaletik baserrira etorri zen; askoren begietan nekazariak "euskaldunagoak" izango ziren, baina aldi berean tradizionalagoak; eta asko eta asko maizterrak zirenez, jabeen iritzi eta presioek eragin handia zuten. Soraluze oso herri industriala izanik, "kaletar" joera hau nabarmenagoa da.
Kargu politikoak
109 izenengatik, 20 urte horietan (1904-1923) 44 lagunek karguren bat bete zuten, alderdi barruan edota udalean. Partehartze honek erakusten du jelkideen konpromezua alderdiarekin.
Herriko alderdian
Euzko Alderdi Jeltzalea Uri Batzarretan antolatzen zen, eta berauek zuzentzeko Uri Buru Batzarrak aukeratzen zituzten, mahaikidez osatua. Uri Buru Batzarrak lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina izaten zuen.
Zortzi lehendakari aipatzen dira Soraluzen: Damian Ecenarro Querejeta, Asensio Gabilondo, Valerio Gardoki, Juan Jose Lete Oregi, Facundo Maiztegi, Jose Sesma Bustinduy, Eustaquio Sesma Echabe eta Florencio Sesma Echabe.
Lehendakariordeak, berriz, zazpi aipatzen dira: Benito Alberdi Ramirez, Lino Alberdi, Patricio Arluziaga, Juan Azurmendi, Rufino Bascaran, Andres Ecenarro eta Jose Maria Leturiondo.
Idazkariak: Arana Martin Arizaga Arozabe Claudio Artolazabal Alfonso Castañares Larreategui Eustaquio Castañares Eusebio Castañares Tiburcio Garmendia Juan Iñurrieta Venancio Lascurain Timoteo Lazcano Timoteo Treviño Artiz Lazaro
Diruzainak: Amuchastegui Oregi Lorenzo Echevarria Rafael Iriondo Arriola Rafael Iriondo Kepa Zabala Emilio
Zuzendaritzak mahaikideak: Alberdi Alberdi Gregorio Alday Arcaruz Isaac Basauri Lete Pedro Bollain Arana Gregorio Gallastegi Rafael Garmendia Angel Lascurain Prudencio Moniozguren Pedro Oregui Demetrio Oregui Rufo Ucin Ignacio
Ordezkariak
Soraluzeko ordezkaria alderdiaren beste erakundeetan pertsona bakarra agertzen da, Ignacio Aranguren, Soraluzeko jeltzale lehenetarikoa.
Behin baino gehiago bete zuen lan hau, bi modutan agertzen da eta: ordezkaria eta Batzar Nagusiko ordezkaria.
Udaletxean
Alkatea: Sesma Bustinduy José
Zinegotziak: Alday Arcaruz Isaac Gabilondo Asensio Igarzabal Olano Julio Treviño Artiz Lazaro
Jeltzaleen zerrenda
Izen-abizenak | Jaio urtea | Lanbidea | Agerpena | Urteak |
---|---|---|---|---|
Eugenio Aguirrebeña | (ezezaguna) | 1916 | ||
Gregorio Alberdi Alberdi | 1867 | Armagina | 1913 | 46 |
Benito Alberdi Ramirez | 1884 | Lima pikatzailea | 1916 | 32 |
Buenaventura Alberdi | 1892 | Armagina | 1918 | 26 |
Lino Alberdi | 1894 | Armagina | 1918 | 24 |
Severiano Alberdi | (ezezaguna) | 1920 | ||
Isaac Alday Arcaruz | 1889 | Armagina | 1917 | 28 |
Pedro Aldazabal | 1880 | Armagina | 1919 | 39 |
Toribio Altuna | (ezezaguna) | 1923 | ||
Lorenzo Amuchastegui Oregi | 1886 | Lantegia | 1910 | 24 |
Victoriano Aramburu | (ezezaguna) | 1916 | ||
Martin Arana | (ezezaguna) | 1921 | ||
Ignacio Aranguren | 1864 | Arma lantegia | 1905 | 41 |
Eugenio Argarate | 1873 | Armagina | 1919 | 46 |
Isaac Argarate | (ezezaguna) | 1920 | ||
Claudio Arizaga Arozabe | 1852 | Armagina | 1915 | 63 |
Eusebio Arizaga | 1883 | Industriala | 1909 | 26 |
José Arluziaga | (ezezaguna) | 1923 | ||
Patricio Arluziaga | 1864 | Armagina | 1909 | 45 |
Jacinto Arsuaga | (ezezaguna) | 1923 | ||
Rafael Arsuaga | (ezezaguna) | 1923 | ||
Antonio Artojoiogi | (ezezaguna) | 1923 | ||
Alfonso Artolazabal | 1891 | (ezezaguna) | 1912 | 21 |
Faustino Artolazabal | 1878 | Armagina | 1907 | 29 |
Felipe Artolazabal | (ezezaguna) | 1912 | ||
Vicente Arzelus | (ezezaguna) | 1908 | ||
Manuel Astigarraga Echaniz | 1873 | Armagina | 1913 | 40 |
Juan Azurmendi | 1880 | Errementaria | 1909 | 29 |
Pedro Balanzategui | (ezezaguna) | 1923 | ||
Pedro Basauri Lete | 1894 | Armagina | 1916 | 22 |
Santos Basauri | 1884 | Igeltseroa | 1904 | 20 |
Rufino Bascaran | 1888 | Armagina | 1913 | 25 |
Eusebio Bereicua Berrondo | 1873 | Baserritarra | 1905 | 32 |
Eusebio Bereicua | Baserritarra | --1905-- | ||
Anacleto Berraondo | 1844 | Armagina | 1918 | 74 |
Doroteo Biritxinaga | (ezezaguna) | |||
Gregorio Bollain Arana | 1887 | Armagina | 1911 | 24 |
Clementino Bolumburu | 1873 | Armagina | 1923 | 50 |
Eustaquio Castañares Larreategui | 1891 | Armagina | 1919 | 28 |
Eusebio Castañares | 1861 | (ezezaguna) | 1909 | 48 |
Tiburcio Castañares | 1898 | (ezezaguna) | 1918 | 20 |
Andres Castañares | 1895 | (ezezaguna) | 1920 | 25 |
Jose Cortaberria | (ezezaguna) | 1923 | ||
Damian Ecenarro Querejeta | 1888 | Armagina | 1911 | 23 |
Andres Ecenarro | 1881 | Armagina | 1912 | 31 |
Imanol Echeberria | 1914 | |||
Rafael Echevarria | 1874 | Armagina | 1923 | 49 |
Eusebio Eguren Arroyabe | 1864 | Sakristaua | ||
Juan Eizaguirre | (ezezaguna) | 1923 | ||
Sotero Elizburu | 1889 | Armagina | 1915 | 26 |
Fernando Esnal | (ezezaguna) | 1923 | ||
Asensio Gabilondo | 1884 | Armagina | 1910 | 26 |
Rufino Gabilondo | 1896 | Armagina | 1918 | 22 |
Candido Gallastegi | (ezezaguna) | 1923 | ||
Rafael Gallastegi | 1884 | Armagina | 1909 | 25 |
Crisóstomo Gallastegui | 1860 | Arotza | 1917 | 57 |
Valerio Gardoki | 1864 | Armagina | 1911 | 47 |
Pedro Garitagoitia | 1884 | Armagina | 1913 | 29 |
Angel Garmendia | (ezezaguna) | 1918 | ||
José Garmendia | 1890 | Armagina | ||
Juan Garmendia | 1898 | Saltzailea | 1914 | 16 |
Francisco Goicoechea | (ezezaguna) | 1923 | ||
José León Goicoechea | 1894 | Armagina | ||
Juan Goicoechea | (ezezaguna) | |||
Julian Goikoerrota | (ezezaguna) | 1909 | ||
Félix Ibargutxi | (ezezaguna) | |||
Julio Igarzabal Olano | 1881 | Baserritarra | 1920 | 39 |
Venancio Iñurrieta | 1894 | Armagina | 1911 | 17 |
Laureano Iraolagoitia Lascurain | 1868 | Baserritarra | 1911 | 43 |
Rafael Iriondo Arriola | 1892 | Armagina | 1916 | 24 |
Cosme Iriondo | (ezezaguna) | 1920 | ||
Kepa Iriondo | 1894 | Armagina | 1915 | 21 |
Ricardo Juaristi | (ezezaguna) | 1921 | ||
Luis Lacuesta | 1881 | Dendaria | 1905 | 24 |
Victor Lacuesta | 1891 | Jostuna | 1919 | 28 |
Antonio Larrañaga | 1884 | Armagina | 1911 | 27 |
Felipe Larrea Aldazabal | 1856 | Errementaria | 1911 | 55 |
Jose Lascurain | Baserritarra | 1923 | ||
Prudencio Lascurain | 1891 | Armagina | 1915 | 24 |
Timoteo Lascurain | (ezezaguna) | 1918 | ||
Timoteo Lazcano | (ezezaguna) | 1923 | ||
Juan Jose Lete Oregi | 1885 | Industrial armagina | 1907 | 22 |
José María Leturiondo | 1889 | Armagina | 1909 | 20 |
Facundo Maiztegi | 1884 | Arma lantegia | 1911 | 27 |
Raimundo Maiztegi | (ezezaguna) | 1918 | ||
Ramón Maiztegi | 1894 | Baserritarra | 1917 | 23 |
Segundo Maiztegi | 1883 | Baserritarra | 1911 | 28 |
Angel Mendia | (ezezaguna) | 1923 | ||
Pedro Moniozguren | (ezezaguna) | 1918 | ||
Carlos Navas Arroyabe | 1878 | Baserritarra | 1912 | 34 |
Candido Ondarra | 1883 | Armagina | 1909 | 26 |
Demetrio Oregui | (ezezaguna) | 1922 | ||
Roque Oregui | (ezezaguna) | 1914 | ||
Rufo Oregui | (ezezaguna) | 1915 | ||
Miguel Ormaechea | (ezezaguna) | 1920 | ||
Vicente Ormaechea | (ezezaguna) | 1923 | ||
Carlos Orueta | 1897 | Medikua | 1915 | 18 |
Sabin Osa | (ezezaguna) | 1923 | ||
José Sesma Bustinduy | 1882 | Armagina | 1912 | 30 |
Eustaquio Sesma Echabe | 1885 | Armagina | 1910 | 25 |
Florencio Sesma Echabe | 1890 | Armagina | 1912 | 22 |
Lazaro Treviño Artiz | 1883 | Dendaria | 1908 | 25 |
Julio Ucin Aristi | 1894 | Armagina | 1923 | 29 |
Ignacio Ucin | 1894 | Armagina | 1918 | 24 |
Ignacio Ucin | 1894 | Armagina | 1915 | 21 |
Pascual Urcelay | (ezezaguna) | |||
David Zabala | (ezezaguna) | 1923 | ||
Emilio Zabala | 1880 | Armagina | 1909 | 29 |
Mikel Zubizarreta | 1888 | Armagina | 1919 | 31 |
Erreferentziak
- Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923. Mikel Aizpuru (Kondaira, 15 zbk. 15-114 orrialdeak, 2015).
- ↑ Jatorrizko zerrendak 110 izen ditu, baina ematen du izen bat bikoiztuta dagoela.