Heriotza agiriak (eu)
Heriotzak eta agiriak
Errejistro Zibila sortu artean[1], heriotzak ezagutzeko modu bakarra eliz agiri sakramentalak dira, heriotza liburuak hain zuzen.
Trentoko Kontzilio Ekumenikoan, 1563ko azaroaren 11n, erabaki zuten parrokia bakoitzean bataiatutakoen eta ezkontzen erregistro bat eraman beharko zela aurrerantzean. Handik hainbat urtera, eremu katoliko osoan heriotzak erregistratzeko betebeharra ofizializatu zen, 1614ko Rituale Romanum delakoaren bidez. Baina ordurako halako liburuak bazeuden parrokia askotan.
Heriotza liburuak
Soraluzen gordetzen den heriotza liburu zaharrena elizaren erabakiaren ostekoa da, eta lehen errejistroa 1573/11/12 egunekoa, Joan Ybanes Yrure dagokiona. Bada urte bereko beste errejistro bat, data gabekoa, Maria de Farin "alias de Bilbao" andreari dagokiona[2].
Gipuzkoan, aldiz, Antzuolako Antonio izeneko batekoa da (1500/11/29).
Inguruko herrietako heriotza liburuen aintzinatasuna kontutan harturik, 1587. urtean hasten den liburu hau ba daiteke Soraluzeko lehen heriotza liburua ez izatea.
Hasieran, ondoko datu hauek agertzen ziren erregistroan: heriotzaren data eta lekua, hildakoaren izen-abizenak, eta ezkontidearenak -halakorik egonez gero-; gerora, beste datu batzuk eransten hasi ziren, hala nola hildakoaren adina eta lanbidea.
Datuak
1587-1900 tartean Soraluzen 11.010 heriotza errejistratu dira guztira.
Epea Bataioak Ezkontzak Heriotzak 1531-1540 30 0 0 1541-1550 282 0 4 1551-1560 133 0 2 1561-1570 161 0 3 1571-1580 304 0 124 1581-1590 352 31 111 1591-1600 349 57 224 1601-1610 384 66 111 1611-1620 331 55 88 1621-1630 316 58 163 1631-1640 302 90 160 1641-1650 322 65 133 1651-1660 313 73 167 1661-1670 403 102 181 1671-1680 319 69 161 1681-1690 361 58 155 1691-1700 499 107 218 1701-1710 663 119 161 1711-1720 545 98 248 1721-1730 508 94 366 1731-1740 531 126 489 1741-1750 604 164 471 1751-1760 549 108 515 1761-1770 598 120 449 1771-1780 691 197 467 1781-1790 789 157 441 1791-1800 686 149 483 1801-1810 718 163 537 1811-1820 542 132 319 1821-1830 646 175 390 1831-1840 692 157 449 1841-1850 626 166 398 1851-1860 713 224 590 1861-1870 893 219 682 1871-1880 607 110 540 1881-1890 587 138 457 1891-1900 726 144 553 Guztira 18.075 3.791 11.010
Azterketa
Bilakaera
Urteetan zehar herriko biztanle kopuruak gora egin zuenez, ezkontza kopurua ere gora egin zuen. Baina ez modu uniformean: XVI. mende bukaeran heriotza kopurua nahiko egonkorra mantentzen da, 10 urteko epe bakoitzeko 110-125 bat hildako; eta 1610-1620 tartean jaisten bada ere, berriro igotzen da eta hurrengo 100 urtetan 160-180 bueltan dabil.
1710etik aurrera jauzia egiten du, 1720-1810 epean hamar urteko 500 bat hildako mantendu zela. Hurrengo hamar urtetan heriotza kopurua asko jaitsi zen, Espainiako Independentzia gerra sasoia zenez soraluzetar asko kanpoan zegoelako.
Berriro gora hurrengo urteetan (1820-1850), hamar urteko 400 hildakoen bueltan ibiltzeko, eta handik gora, 1850-1870an 600 hildako inguruetara pasatzeko. Azkenik, 1870-1900 tartean kopurua atzera jaitsi zen, 500en bueltan ibiltzeko.
Heriotza askotako urteak
Soraluzen heriotza gehien gertatutako urtea 1765 izan zen, guztira 138 hildako errejistratu ziren eta (aurreko urteetako batezbestekoa 43 hildako zen). Nabarmentzeko beste bi urte 1795 (97 hildako) eta 1809 (99) dira. Eta 1864an 69 hildako izan ziren.
Aro Modernoaren hasieran, Soraluze txikiagoa zenean, 1598ko izurriteak heriotza asko eragin zituen 1598 eta 1599. urteetan, 62 eta 48 hurrenez hurren.
Heriotza gutxiko urteak
Badira urte batzuk ez dutela inolako heriotzik errejistratuta: 1606 (eta 1605an bat bakarrik), 1612 eta 1613. Heriotza bakarrekoak, aipatutako 1605az gain, 1615 eta 1640 daude.
Urte batzuk ingurukoak baino heriotza dezente gutxiago izateagatik nabarmentzen dira: 1695 (5) eta 1696 (7), 1721 (9), 1769 (17), 1780 (19), 1818 (13) eta 1842 (19).
Abizen gabeko hildakoak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Azken mendeetan, pertsonak identifikatzeko izena eta bi abizenak erabili izan dira: bataio agiriak, ezkontzak, kontratuak, salerosketak, salaketak, testamentuak, heriotza agiriak…
Baina sasoi batean, kasu batzuetan, arau edo ohitura honek salbuespenak izan ditu. Ezagunenak kajakoak dira, baina XVI. mende bukaeran (1610. arte) Soraluzen 15 lagunen heriotza agiriek ez dakarte inolako abizenik, zeharkako erreferentziak baizik (inoren emaztea, inoren alaba, hango biztanlea, haren morroia edo neskamea…).
Ordutik aurrera beste hiru kasu agertu ziren, XIX. mendean hain zuzen.