Juana Rosa Ybaseta (eu)
Juana Rosa Ybaseta Jauregui | |
---|---|
Jaio | Soraluze (1748) |
Hil | Soraluze (1820) |
Profila | Etxekoandrea |
Familia
Juana Rosa Ybaseta Jauregui Soraluzen jaio zen (1748/02/08). Hogeitabat urterekin Manuel Ylario Trebiño Zuricarai ermuarrarekin ezkondu zen, Soraluzen bertan.
Hurrengo hogei urtetan 16 seme-alaba izan zituzten, 11 haudunaldietan:
- 1769. Maria Manuela, umetan hil zela (1771)
- 1771. Diego, urte berean hil zela (1771)
- 1772. Juan Josseph.
- 1774. Miguel Domingo eta Maria Micaela.
- 1778. Josef Santos. Soraluzen hil zen, ia 81 urtekin (1859).
- 1780. Josef Juaquin. Soraluzen hil zen, 5 urtekin (1831).
- 1782. Francisca Bentura, umetan hil zela (1784).
- 1784. Fermin. Soraluzen hil zen, 51 urtekin (1735).
- 1786. Dominica, Eustaquio eta hirugarren ume bat. Hirurak egun gutxitara hil ziren.
- 1787. Manuela, Josef Domingo eta Maria Brigida.
- 1788. Manuela Petronilla, umetan hil zela (1791).
Manuel Ylario (1809/04/04) eta Juana Rosa (1820/10/23) Soraluzen hil ziren.
Europako fama
Orduko aldizkariak, gaurkoen moduan, gauza bitxien atzetik zeuden, gero irakurleei kontatzeko.
Itxura denez, Juana Rosa Ybasetaren ospea Pariseraino heldu zen, eta bere kasua Nouvelles de la République des Lettres et des Arts aldizkarian jaso zuten:
- DENETIK PIXKAT. Gipuzkoako Soraluzetik jakinarazten digutenez, herriko emakume bat hiru umez erditu dela, mutiko bat eta bi neskaz, itxuraz aurrera ateratzeko aukera dutenak. Pasatako urtean emakume honek beste hiru umez erditu zen, bi mutiko eta neskatxa bat, baina sei egun besterik ez zuten iraun bizirik. Zortzi hilabete eta erditan emakumeak sei ume izan ditu bi erditzetan; aurretik, bi ume izan zituen beste erditze batean.
Erreferentziak
- Nouvelles de la République des Lettres et des Arts. 48. zenbakia (Paris 1787/11/28).