Juan Josef Ussi Echagaray (eu)
Juan Jose Ussi Echagaray , bere izenak
Lehen urteak eta ezkontza
Gurasoak, Joan Ussi Arizpe eta Margarita Echagaray Aguirre, Oxirondoko Santa Marina elizan (Bergara) ezkondu ziren (1725/01/29).
Lehengo alaba urte bereko bukaeran izan zuten, Gabriela Antonia (1725), baina jaio eta egunetara hil zen.
Juan Josef gerora jaioko zen, baina Gipuzkoako eliz artxiboetan ez da haren jaiotzaren berririk.
1770. urtean Maria Tomasa Larrañaga Aguirrebeiña (edo Aguirre Veina) soraluzetarrarekin ezkondu zen, Soraluzen bertan (1770/09/16). Biak ondo helduak ziren: Maria Thomasak 37 urte zituen, eta Juan Josek berrogeitik gora, segururena.
Seme bat izan zuten, Martin Hemeterio (1773).
Soraluzeko lanak eta auziak
Juan Jose Ussi petrikiloa zen, eta Soraluzen egiten zuen lan, noiztik jakiten ez dela: ezkondu aurretik eta Maria Thomasa bertan ezagutu, edo ezkondu eta gero.
Herriko medikuek ez zuten oso begikoa, bere zerbitzuak inolako titulu ofizialik gabe eskaintzen zituelako… era bezeroak kentzen zizkielako.
1776. urtean, esateko, Juan Bautista de Alzaa mediku zirujauak Soraluzeko alkatearen aurrean salatu zuen, zirujau eta odol-ateratzaile moduan lan egiten zuelako, titulurik gabe[1].
Handik urte betera herriko mediku berriak, Francisco Antonio de Zubeldia izenekoak, berrir salatu zuen, oraingo honetan mutil gazte bati sei aldiz odola ateratzeagatik, titulu barik[2]. Gaztea, itxura denez, hil zen.
Bi urte geroago beste mediku batek, Juan Francisco de Aranguren kasu honetan, berriro salatu zuen[3].
Ez du ematen salaketa hauek Juan Jose de Ussiren jarduerak geldituko zituenik.
Familia berria
Maria Thomasa Larrañaga emaztea Soraluzen hil zen (1782/01/04).
Hurrengo urtean bigarrenez ezkondu zen, Maria Ynes Ybarra Eleizaola andrearekin (1783/03/17), Soraluzen ere. Emazte berria, Maria Ynesa Ybarra Leizaola, Mutrikun jaioa zen, ia hogetabost urte lehenago (1758/07/24).
Lau seme-alaba izan zituzten:Juan Maria (1783), Juaquin Marcos (1785), Josef Maria (1787) eta Francisco Cosme (1790).
Laurak Soraluzen jaio ziren eta beraz, ahiz eta medikuek demandak jarri, Juan Jose Soraluzen petrikilo modua lanean jarraitu zela pentsa dezakegu.
Heriotza
Juan Josef Usi Soraluzen hil zen (1794/01/30).
Maria Ynes Ybarrak ia hamazortzi urte gehiago hartu zituen: Soraluzen hil zen, 53 urtekin (1812/01/14).
Seme zirujaua
Jose Maria semea Madrila joan zen zirujau ikasketa ofizialak egiteko. 31 urte zituela, Madrilgo Mknserrate ospitalean praktikak efiten ari zen, eta Manuel Antonio de Ibarra osaba motrikuarrari eskatu zion berekaparerasuna frogatzeko agiriak eskuratzeko[4].
Erreferentziak
- ↑ Querella de Juan Bautista de Alzaa, maestro cirujano de la villa de Placencia, contra José de Usi, residente en dicha villa, por ejercer sin título el oficio de cirujano y sangrador (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1776/11/18).
- ↑ Querella de Francisco Antonio de Zubeldia, médico titular de la villa de Placencia, contra José de Usi, residente en la dicha villa, por hacer 6 sangrías a un mozo, difunto, sin poseer título médico (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1777/03/08).
- ↑ Querella de Juan Francisco de Aranguren, médico titular de la villa de Placencia, contra José de Usi, residente en la dicha villa, por ejercer de médico y administrar medicamentos, sin poseer título (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1779/02/09).
- ↑ Información recibida a pedimiento de Manuel Antonio de Ibarra, vecino de la villa de Motrico, y a favor de José María de Usi Ibarra, su sobrino, natural de la villa de Placencia y residente en la villa y corte de Madrid, practicante de cirujano en el hospital de Monsarrate, de su filiación, nobleza y limpieza de sangre (Mutrikuko Udal Artxiboa 1818/12/10).