Guía del viagero en España (eu)

    Sorapediatik
    Guía del viagero en España
    Egilea Francisco de Paula Mellado
    Hizkuntza Gazteleraz
    Urtea 1846
    Argitaletxea Establecimiento tipogràfico
    Hiria Madril


    Izenburu osoa

    Guía del viagero en España

    Espainiako bidaiariaren gida


    Liburua zertan den

    Izenburu azpikoak ederki asko azaltzen du: "Erresumaren berri geografiko, estatistiko eta històrikoa dakar; Madril eta Espainiako herri nagusien azalpena; puntu batetik bestera daramaten bide negusi eta zeharkakoen berri; gortetik kapital zein herri nagusietara, eta hauen artean dagoen distantzia adieraziz; probintzien koadro estatistiko batekin, berauek osatzen duten barrutiak, zenbat herri, auzotar eta biztanleak, eta eranskina, komunikazio eta garraioa, diligentziak, mezulariak, gurdiak, postak, galerak, ur mineralak, azokak... jasotzen dituena.


    Soraluzeri buruzkoak

    Lehen ediziotan ez da Soraluze aipatzen, baina hirugarrenean (1846) agertzen da.

    (200. orrialdea)

    Bergaratik irtenda, eskumara hartzen da Frantziako bidearen bila, eta berau ezkerrera utzita, zubi baten bidez Deba ibaia zeharkatu ondoren bertan dago
    SORALUZE. Gipuzkoa probintziako hiribildua, Bergarako barruti judiziala, Calahorrako elizbarrutia. 1.655 biztanle ditu eta itxura atsegineko eskualde sakonean dago. Parrokia dauka, merkatari-kofradiak hornitutako eskola nautikoa eta lehen mailako beste bat, mojen komentua eta sei ermita: laboreak eta lekaleak ekoizten ditu. Bertakoen industria abereen salmentak eta oihaletarako ehungailuetan datza; arma zurien eta suzko armen lantegia dago, eta mahai gaineko brontzezko erlojuena ere. Abuztuaren 15ean azoka egiten du. Zubi ederra dauka Deba ibaiaren gainean, herriaren bi erdiak lotzeko balio duena.
    Aurrera jarraituz, Maltzagako benta dago...


    Pare bat aipamen harrigarri datoz bertan. Alde batetik, merkatari-kofradiak hornitutako eskola nautikoa Plentziako eskola nautikoari legokioke, bertako cofradia de mareantes-ek antolatuta. Bestetik, abereen salmentak eta oihaletarako ehungailuek ez dute ematen Soraluzeri dagozkionik.


    Erreferentziak